[Librezale] Librezale.eus zerbitzaria erabiltzeko eskaera

porrumentzio a bildua riseup.net porrumentzio a bildua riseup.net
Ost, Api 7, 08:44:35, CEST 2021


Egunon!
2020ko urrian zerrenda hontan proposatu nitun bi ideia[1] nahiko errex
garatzeko modua ikusi det azken egunetan. Horregatik, Librezale.eus
zerbitzarian probak egiten hasi nahiko nuke, aurreago ne ideiak ondo
garatze baditut denok erabili ahal izateko.

Lehenengo ideia itzulpenen berrikuspenak eta falta dian itzulpenak
errexo eta kolektibokigo kudeatzeko Nextcloud instantzia bat instalatzea
da. Bertan Egutegia, Zereginak ta Zirkuluak baliatuko genituzke gaikako
(ikusentzunezkoak, androiderako...) itzulpen taldeak sortzeko ta
berrikusi behar dian itzulpenen abisuak errepikariak jasotzeko. Abisu
hauek epostaz ere jakinaraztea da ideia.

Beste ideia euskerantzako itzulpen  memoria bat garatzea da, ite ditugun
euskeraketa ahalik ta gehien bertara igo ta erreferentzia fidagarri bat
eukitzeko (ikusentzunezkoen esparruan adibidez hutsune haundia dago
existitzen dian itzulpen memorietan: Mozilla, Euskalterm, Microsoft...).
Hau AmaGama[2] softwarea erabiltzen ingo nuke.

Esaiazue ideia ze iruitze zaizuen ta bere egingarritasun teknikoa,
mesedez :)

[1] https://librezale.eus/pipermail/librezale/2020-October/013881.html
eta https://librezale.eus/pipermail/librezale/2020-October/013880.html
[2] http://docs.translatehouse.org/projects/amagama/en/latest/index.html


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago