[Librezale] Ideia berria: Itzulpen Bateratze Protokoloa
Porrumentzio
porrumentzio a bildua riseup.net
Lar, Urr 17, 09:50:24, CEST 2020
Software batzuk itzulpenak bateratzeko moduak dituzte, baño beaien
artean lehiakorrak dianan sentsazioa dakat: plataforma bakoitzak bere
hobetzen du, baño elkarlanik ez.
Nere ideia zehatz-mehatz itzulpenak bateratzeko plataforma/software bat
garatzea da. Bertara edonork igo litzazke itzulpenak (baldintzak ta
irizpideak zehazteke).
Fitxategiak ondo etiketatuak eon beharko zian:
* Proiektuan izena
* Meta proiektuan izena, balego
* Itzultzaileen kontaktua (hizkuntzako)
* Proiektuan esparrua
* Data/Bertsioa
Modu hontan adibidez Androiderako aplikazio bat itzultzen hasita,
seguraski beste aplikazio askotako kateak berrerabili litzazke; ia kate
gehienak errepikatuak dia baño beti itzultzen ditugu berriz. Gañea,
etiketatzean sartutako datuekin, sistema eragileka edo metaproiektuka
ahalko zan sailkatu: Androiderako aplikazio bat itzultzen ai bazea,
erakutsi Androiderako itzulpenak (homogeneotasun bila).
Beraz bi onura ekarriko lituzke:
* Kateak berriz itzuli behar ez izatea, baizik ta berrerabiltzea
* Horrek sortutako homogeneotasuna (ta beraz ulergarritasuna)
Existitzen dian holako softwareak aprobetxatu litezke edo elkarlanian
aritu, ta geo plataforma hoietan gehigarritzat sartu (Weblate,
Transifex, Crowdin etab.)
Ideia bera ze iruitzen, alde teknikotik at?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20201017/4d9577f7/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago