[Librezale] Bridge, bridged eta to bridge

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
As, Ira 29, 12:33:57, CEST 2020


Kaixo!

Bi txat (adibidez matrix-telegram) elkartzeko jartzen diren bot horiek, 
Bridge > Zubi itzuli ohi dira.
"Bridged room" edo "to bridge two rooms" euskaraz esatea tokatzen 
denean, aldiz, zubi hitza aditz bihurtzeko beharra sortzen da. Nola 
egin?

Zubia jarrita daukaten Librezaleren matrix-telegram txatetan (edo 
zubikatuta dagoen Librezaleren matrix-telegram gelan) hau aipatu da aste 
honetan:

mikelgs
to bridge = zubikatu

Ez dakit inoiz itzultzea tokatu zaizuen. Oraintxe esateko beharra izan 
dut eta horrela bidali dut (e-posta bat, ez zen itzulpen bat).
"matrix gelara... edo bestela zubikatuta dagoen telegram taldera etorri" 
moduko esaldiak egiteko. Niri gustatzen zait

Porrumentzio (Telegram)
Itzulpen aproposa iruitze zait nei

gorkaazk
Zehazki hiztegiak: puentear 1 t (un circuito) zubia egin.

Elhuyar hiztegiak: es > eu
1  v.tr. (Electr.) zubia egin
2  v.tr. (col.) [saltarse algo o a alguien] saihestu [gorago joz]
me puentea y habla directamente con el jefe: ni saihestu eta 
nagusiarengana jotzen du zuzenean


Porrumentzio (Telegram)
      mikelgs
     "matrix gelara... edo bestela zubikatuta dagoen telegram taldera 
etorri" moduko esaldiak egiteko. Niri gustatzen zait

"Zubia egin"ek holako esaldiak zailago bihurtuko zitun, beste aditz bat 
sartuta erlatibozko esaldia beharko zalako.
Nahiz ta hiztegitan ez agertu, zubikatu nei aproposa iruitze zait 
erabiltzeko errexagoa dalako

mikelgs
      gorkaazk
     Zehazki hiztegiak: puentear 1 t (un circuito) zubia egin.

Kasu honetan ez da zirkuitu bat zubia egiten zaiona, bi sare sozialen 
artean mezuak "klonatzeko" tresnez ari nintzen, gela honek duena 
bezalako matrix-telegram zubiez.

Juan Abasolo (Telegram)
Eta zubia egin luzeegia bada, lotu edo holako zerbait?
Niri zubika -tu ... Ohituratu, korrikatu eta halakoen antzeko egiten 
zait.

mikelgs
Ohiukatu, zatikatu, zizelkatu, zeharkatu... 
https://www.rimador.net/?f=katu+&d=10&i=&fs=0&fa=0&vs=0&Submit=Buscar+rimas 
Besterik gabe, ez da inportantea 😂👍

Juan Abasolo (Telegram)
Klasikoetan bilatuta (euskalbar):
Zizalkatu = 0
Oihukatu = 0
Zatikatu = 0
Zeharkatu = 0

Noraino ez dira orlegi, berebila, urrutizkina eta horren sendiko 
gaurkotu eta deskafeinatuak eurak ere?

Txandakatu, txandaka egin; ok
Mailakatu, mailaka egin; ok
Zubika... zer litzateke zubika?

"Madarikatu" Ok. sagartxakur eta abar ere bai.

Igual lokalistegia da nire ikuspegia

Porrumentzio (Telegram)
Klasikotan ez dakit, baño eguneroko erabileran asko erabiltze dia ne 
ingurun lehengo lau hoiek
Zubikaturen zuzentasun gramatikala eztabaidagarria da, baño 
alternatibaik ez don bitartian, huts

mikelgs
"matrix gelara... edo bestela etorri zubia eginda daukan telegram 
taldera" jar daiteke. Ez naiz tematuko, proposamen bat zen, erabilerak 
esango du zer nahiago dugun!

To bridge = zubia jarri / egin, zubikatu...
agian denak ok!

posta-zerrendara bidaliko ditut hemen esan direnak


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago