[Librezale] Bridge, bridged eta to bridge

Aitzol Berasategi aitzol a bildua disroot.org
As, Ira 29, 13:24:00, CEST 2020


On Tue, 29 Sep 2020 12:33:57 +0200, mikelgs a bildua ni.eus wrote:
> Kaixo!
>
> Bi txat (adibidez matrix-telegram) elkartzeko jartzen diren bot horiek, 
> Bridge > Zubi itzuli ohi dira.
> "Bridged room" edo "to bridge two rooms" euskaraz esatea tokatzen 
> denean, aldiz, zubi hitza aditz bihurtzeko beharra sortzen da. Nola 
> egin?
>
> Zubia jarrita daukaten Librezaleren matrix-telegram txatetan (edo 
> zubikatuta dagoen Librezaleren matrix-telegram gelan) hau aipatu da aste 
> honetan:
>
> mikelgs
> to bridge = zubikatu
>
> Ez dakit inoiz itzultzea tokatu zaizuen. Oraintxe esateko beharra izan 
> dut eta horrela bidali dut (e-posta bat, ez zen itzulpen bat).
> "matrix gelara... edo bestela zubikatuta dagoen telegram taldera etorri" 
> moduko esaldiak egiteko. Niri gustatzen zait
>
> Porrumentzio (Telegram)
> Itzulpen aproposa iruitze zait nei
>
> gorkaazk
> Zehazki hiztegiak: puentear 1 t (un circuito) zubia egin.
>
> Elhuyar hiztegiak: es > eu
> 1  v.tr. (Electr.) zubia egin
> 2  v.tr. (col.) [saltarse algo o a alguien] saihestu [gorago joz]
> me puentea y habla directamente con el jefe: ni saihestu eta 
> nagusiarengana jotzen du zuzenean
>
>
> Porrumentzio (Telegram)
>       mikelgs
>      "matrix gelara... edo bestela zubikatuta dagoen telegram taldera 
> etorri" moduko esaldiak egiteko. Niri gustatzen zait
>
> "Zubia egin"ek holako esaldiak zailago bihurtuko zitun, beste aditz bat 
> sartuta erlatibozko esaldia beharko zalako.
> Nahiz ta hiztegitan ez agertu, zubikatu nei aproposa iruitze zait 
> erabiltzeko errexagoa dalako
>
> mikelgs
>       gorkaazk
>      Zehazki hiztegiak: puentear 1 t (un circuito) zubia egin.
>
> Kasu honetan ez da zirkuitu bat zubia egiten zaiona, bi sare sozialen 
> artean mezuak "klonatzeko" tresnez ari nintzen, gela honek duena 
> bezalako matrix-telegram zubiez.
>
> Juan Abasolo (Telegram)
> Eta zubia egin luzeegia bada, lotu edo holako zerbait?
> Niri zubika -tu ... Ohituratu, korrikatu eta halakoen antzeko egiten 
> zait.
>
> mikelgs
> Ohiukatu, zatikatu, zizelkatu, zeharkatu... 
> https://www.rimador.net/?f=katu+&d=10&i=&fs=0&fa=0&vs=0&Submit=Buscar+rimas 
> Besterik gabe, ez da inportantea 😂👍
>
> Juan Abasolo (Telegram)
> Klasikoetan bilatuta (euskalbar):
> Zizalkatu = 0
> Oihukatu = 0
> Zatikatu = 0
> Zeharkatu = 0
>
> Noraino ez dira orlegi, berebila, urrutizkina eta horren sendiko 
> gaurkotu eta deskafeinatuak eurak ere?
>
> Txandakatu, txandaka egin; ok
> Mailakatu, mailaka egin; ok
> Zubika... zer litzateke zubika?
>
> "Madarikatu" Ok. sagartxakur eta abar ere bai.
>
> Igual lokalistegia da nire ikuspegia
>
> Porrumentzio (Telegram)
> Klasikotan ez dakit, baño eguneroko erabileran asko erabiltze dia ne 
> ingurun lehengo lau hoiek
> Zubikaturen zuzentasun gramatikala eztabaidagarria da, baño 
> alternatibaik ez don bitartian, huts
>
> mikelgs
> "matrix gelara... edo bestela etorri zubia eginda daukan telegram 
> taldera" jar daiteke. Ez naiz tematuko, proposamen bat zen, erabilerak 
> esango du zer nahiago dugun!
>
> To bridge = zubia jarri / egin, zubikatu...
> agian denak ok!
>
> posta-zerrendara bidaliko ditut hemen esan direnak
Zubia aditz moduan ez dut inoiz erabili(entzun ere ez). Zubiek elkartu edo lotu egiten dute, beraz horrelakoren bat erabiliko nuke. 'zubiz lotuta', 'zubi bidez elkartua'... 

-- 
Sent using Dekko from my Ubuntu device


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago