[Librezale] Hezkuntzan Librezale asanbladak Librezaleren printzipioak onartzen ditu

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Lar, Urr 31, 16:10:09, CET 2020


Eskerrik asko Txopi.

Nik uste gauzak oso ondo egin direla: ordena egokian, patxadaz eta jende guztiari hitza emanez.

Zorionak guztioi eta aurrera!

2020(e)ko urriaren 31(a) 13:42:01 (CET)-(e)an, Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo:
>
>Gogoratuko duzuen bezala, uztailaren 11n Librezaleren aurrez aurreko
>asanblada ospatu genuen eta bertan printzipio batzuk onartu genituen,
>Hezkuntzan Librezale asanbladak berrikusi eta ados egonez gero berretsi
>zitzan (edo moldaketak proposatu...).
>
>Kosta zaigu gai honi heltzea (oporrak direla, pandemia...), baina
>azkenean Hezkuntzan Librezale taldeak printzipio horiek bere horretan
>onartu ditu eta nolabait "Librezale sarea" dei daitekeen horren parte
>hartzera pasatu da.
>
>HeL taldeko kideontzat albiste bikaina, Hezkuntzan Librezaleko txatean
>dauden ehunka pertsonetako batzuentzat interes handiko gaia ez dela
>pentsatuko dutenak egongo badira ere. Edonola ere, duela hilabete
>batzuk
>hasi genuen prozesua burututzat eman liteke. Aurrekoaren egoera
>berdintsua bada ere, orain egitura eta koordinazio aldetik gauzak
>argiago daudela esan daiteke eta hori beti da lagungarria.
>
>Orri hau editatu dut wikian printzipioak bertan eskuragarri egon
>daitezen eta asanblada bien izena eta izana nolabait idatzita gera
>dadin:
>https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F
>
>Norbaitek ekarpenak egin nahi izanez gero, aurrera :-)
>
>Goraintziak guztioi,
>Txopi.
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20201031/76c9ca48/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago