[Librezale] Hezkuntzan Librezale asanbladak Librezaleren printzipioak onartzen ditu
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Urr 31, 13:42:01, CET 2020
Kaixo:
Gogoratuko duzuen bezala, uztailaren 11n Librezaleren aurrez aurreko
asanblada ospatu genuen eta bertan printzipio batzuk onartu genituen,
Hezkuntzan Librezale asanbladak berrikusi eta ados egonez gero berretsi
zitzan (edo moldaketak proposatu...).
Kosta zaigu gai honi heltzea (oporrak direla, pandemia...), baina
azkenean Hezkuntzan Librezale taldeak printzipio horiek bere horretan
onartu ditu eta nolabait "Librezale sarea" dei daitekeen horren parte
hartzera pasatu da.
HeL taldeko kideontzat albiste bikaina, Hezkuntzan Librezaleko txatean
dauden ehunka pertsonetako batzuentzat interes handiko gaia ez dela
pentsatuko dutenak egongo badira ere. Edonola ere, duela hilabete batzuk
hasi genuen prozesua burututzat eman liteke. Aurrekoaren egoera
berdintsua bada ere, orain egitura eta koordinazio aldetik gauzak
argiago daudela esan daiteke eta hori beti da lagungarria.
Orri hau editatu dut wikian printzipioak bertan eskuragarri egon
daitezen eta asanblada bien izena eta izana nolabait idatzita gera dadin:
https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F
Norbaitek ekarpenak egin nahi izanez gero, aurrera :-)
Goraintziak guztioi,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago