<html><head></head><body>Eskerrik asko Txopi.<br><br>Nik uste gauzak oso ondo egin direla: ordena egokian, patxadaz eta jende guztiari hitza emanez.<br><br>Zorionak guztioi eta aurrera!<br><br><div class="gmail_quote">2020(e)ko urriaren 31(a) 13:42:01 (CET)-(e)an, Txopi <txopi@ikusimakusi.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">Kaixo:<br><br>Gogoratuko duzuen bezala, uztailaren 11n Librezaleren aurrez aurreko<br>asanblada ospatu genuen eta bertan printzipio batzuk onartu genituen,<br>Hezkuntzan Librezale asanbladak berrikusi eta ados egonez gero berretsi<br>zitzan (edo moldaketak proposatu...).<br><br>Kosta zaigu gai honi heltzea (oporrak direla, pandemia...), baina<br>azkenean Hezkuntzan Librezale taldeak printzipio horiek bere horretan<br>onartu ditu eta nolabait "Librezale sarea" dei daitekeen horren parte<br>hartzera pasatu da.<br><br>HeL taldeko kideontzat albiste bikaina, Hezkuntzan Librezaleko txatean<br>dauden ehunka pertsonetako batzuentzat interes handiko gaia ez dela<br>pentsatuko dutenak egongo badira ere. Edonola ere, duela hilabete batzuk<br>hasi genuen prozesua burututzat eman liteke. Aurrekoaren egoera<br>berdintsua bada ere, orain egitura eta koordinazio aldetik gauzak<br>argiago daudela esan daiteke eta hori beti da lagungarria.<br><br>Orri hau editatu dut wikian printzipioak bertan eskuragarri egon<br>daitezen eta asanblada bien izena eta izana nolabait idatzita gera dadin:<br><a href="https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F">https://librezale.eus/wiki/Zer_da_Librezale%3F</a><br><br>Norbaitek ekarpenak egin nahi izanez gero, aurrera :-)<br><br>Goraintziak guztioi,<br>Txopi.<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div><br>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</body></html>