[Librezale] Ideia berriak, Porru
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.eus
As, Urr 20, 10:08:03, CEST 2020
Aupa!
lehenik eta behin ikaragarri pozten nauk Porru horren gogotsu ikusteak,
jakin badakigun trenak aurrera egin dezan norbaitek tiratu behar duela
eta. Librezale jada tren handi bat da eta bagoi asko ditu, (nik nahiko
vago azken aldian...).
zure gogoetak ez dakit zein aplikazio duten oinairri (ardour,
android...) baina nik bereizketa hau egingo nuke:
Mozilla: honek pontoon plataforma dauka, nire iritziz web apliakzio
onena (bi xemeikoko iritzia). kate berrien abisuak ematen ditu barruan
sartuz gero, beharbada epostaz egiteko konfiguratu daiteke. proiektu
osoak 40.181 kate dituen arren, euskaratzeko asmoa erakutsi ditugunak
29.270 dira. Horietatik 26.412 euskaratuak, garrantzitsuenak.
KDE: bere tamaina, aplikazio kopurua etab. apartekoak dira. TRUNK
adarra, STABLE adarra... Xalbaren gidaritzaz svn bidez (laster git?)
kudeatzen dira lokalean itzulita. datua: STABLE 136604 katetik 95.425
itzulita. TRUNK adarra, 240.531 katetik 132.761 itzulita.
GNOME: Ez dut sakonean ezagutzen baina sinple esatearren beste munstro
bat da.
Libreoffice: Honek ere bere plataforma propioa dauka eta ez da proiektu
makala.
goikoak upstream nagusiak dira, nahikoa handiak inorekin ez bateratzeko.
Bertako po fitxategiak eskuragarri daude baina milaka dira. literalki.
Aplikazio solteak eta android aplikazioak gelditzen zaizkigu. Horiendako
zerbait egin behar balitz nik zera aztertuko nuke:
+ jada egina dagoena berrerabiltzea, badago aukerarik itzulpen kudekaeta
plataformak berrerabiltzeko?
+ Gure helburu berdinak dituzten hizkuntza gutxituekin koordinatzea,
katalanak, galegoak.. ez gara bakarrak, batu ditzagun indarrak, zerbait
egin behar bada...
Honi gehitu ubuntuk adibidez beretzat daukan launchpad eta zuzenean eta
oinarri izateagatik erabiliena den banaketa denez...
Asmoa ez da desanimatzea baina azterketa egiteko argazkia osotzea beste
helbururik ez dut izan.
animo eta eutsi goiari, izan libre izan euskaldun!
Ander
20/10/17 09:32(e)an, Porrumentzio igorleak idatzi zuen:
>
> Egunon!
>
> Librezaleko azken asanblada geroztik ideiak pilatzen ibili naiz ta ya
> ideia dexeten ditut, ustet zuekin partekatzeko unea heldu dala.
> Batzuk itzulpen-prozesutan faltan botaitutenak dia ta beste batzuk
> itzulpenaz at, aplikazioak garatzekoak. Mezu hontan aipatu ingoitut ta
> gero gaiz gaiko mezuak idatzikoitut.
>
> Bakoitza azaldukot, ta esaiazue ea dagoneko existitzean holako zeoze
> ta ni errepikatzen ai naizen:
>
> 1. *Librezaleko itzulpenak berrikusteko egutegi partekatua*
> Nextcloudeko egutegi bat besteik ez, nun proiektu bakoitza
> berrikusteko gertaera errepikakorrak dauden. Jakinarazpenak e-postaz
> jakinaraziko zian.
> Imajinatu Ardour dala berrikusteko aplikazioa; hauei bialiko zitzaien:
> Porrumentzio eta Enara (arduradunak), /Soinua/ zerrenda,
> /Ikusentzunezkoak/ zerrenda, /Librezale/ zerrenda (orokorra)
>
> 2. *Itzulpen Bateratze Protokoloa*
> AmaGama, Machinery ta Weblate ta Crowdinenak bezelaxe, beste
> itzulpenetako kateak iradokitzen dituztela antzekotasunan arabera,
> baño libreki igo ahal izatea fitxategiak. Ite dan edozein itzulpen
> berta igotzea izango zan hobena, ahalik ta gehien eukitzeko.
> Programazio-kodea aipatutako edozein hoietatik hartu liteke ta
> elkarlanian in.
>
> 3. *Kate Berrien Abisu Protokoloa*
> Honek 1. puntua indargabetu lezake, baño hobe hola. Programatzaileek
> itzultzeke don kate berrin bat gehitzean, itzultzaileei abixatu
> epostaz edo. Crowdinek automatikoki iteu hau.
> Amorrua eman izan dit jakiteak Ardourren bertsio berria atea dutela ta
> eztola euskeraz eguneratuta eztetelako ezta jakin're in.
> __________________
>
> 4. *tldr orriak* ("man" orri ulergarrigo ta atseginagoak) *kolektiboki
> itzuli*
> Orri asko ta asko dianez, onena maratoi antzeko bat itea.
>
> 5. Gure zonalderako egokitua don *eguraldi-iragarpen Android aplikazio
> bat* sortu
> AEMETeko datuak oso onak ta zehatzak dia, orduz ordukoak, baño ez do
> aplikazio librerik hoiek erabiltze dituna. Ta beste iragarpen
> aplikazio libreak ez dute hainbesteko zehaztasunik.
>
> 6. *Jakinarazpenak jasotzeko orduak programatzeko Android aplikazio
> bat* sortu (Notify Not)
> Daywise aplikazioan berdina, baño libre.
>
> 7. *Ura* *Android aplikazioa*
>
> OpenStreetMap-eko "ur edangarria" ta "ur txorrota" POIak baliatuta
> mapa bat, zeinetan mapan ur iturriak ikuste dian
>
> 8. *Komun publikoen Android aplikazioa*
>
> Goikoan berdiña baño komun publikoen POIekin
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20201020/7d5b5e26/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago