[Librezale] Ideia berriak, Porru

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Lar, Urr 17, 09:32:49, CEST 2020


Egunon!

Librezaleko azken asanblada geroztik ideiak pilatzen ibili naiz ta ya 
ideia dexeten ditut, ustet zuekin partekatzeko unea heldu dala.
Batzuk itzulpen-prozesutan faltan botaitutenak dia ta beste batzuk 
itzulpenaz at, aplikazioak garatzekoak. Mezu hontan aipatu ingoitut ta 
gero gaiz gaiko mezuak idatzikoitut.

Bakoitza azaldukot, ta esaiazue ea dagoneko existitzean holako zeoze ta 
ni errepikatzen ai naizen:

1. *Librezaleko itzulpenak berrikusteko egutegi partekatua*
Nextcloudeko egutegi bat besteik ez, nun proiektu bakoitza berrikusteko 
gertaera errepikakorrak dauden. Jakinarazpenak e-postaz jakinaraziko zian.
Imajinatu Ardour dala berrikusteko aplikazioa; hauei bialiko zitzaien: 
Porrumentzio eta Enara (arduradunak), /Soinua/ zerrenda, 
/Ikusentzunezkoak/ zerrenda, /Librezale/ zerrenda (orokorra)

2. *Itzulpen Bateratze Protokoloa*
AmaGama, Machinery ta Weblate ta Crowdinenak bezelaxe, beste 
itzulpenetako kateak iradokitzen dituztela antzekotasunan arabera, baño 
libreki igo ahal izatea fitxategiak. Ite dan edozein itzulpen berta 
igotzea izango zan hobena, ahalik ta gehien eukitzeko.
Programazio-kodea aipatutako edozein hoietatik hartu liteke ta 
elkarlanian in.

3. *Kate Berrien Abisu Protokoloa*
Honek 1. puntua indargabetu lezake, baño hobe hola. Programatzaileek 
itzultzeke don kate berrin bat gehitzean, itzultzaileei abixatu epostaz 
edo. Crowdinek automatikoki iteu hau.
Amorrua eman izan dit jakiteak Ardourren bertsio berria atea dutela ta 
eztola euskeraz eguneratuta eztetelako ezta jakin're in.
__________________

4. *tldr orriak* ("man" orri ulergarrigo ta atseginagoak) *kolektiboki 
itzuli*
Orri asko ta asko dianez, onena maratoi antzeko bat itea.

5. Gure zonalderako egokitua don *eguraldi-iragarpen Android aplikazio 
bat* sortu
AEMETeko datuak oso onak ta zehatzak dia, orduz ordukoak, baño ez do 
aplikazio librerik hoiek erabiltze dituna. Ta beste iragarpen aplikazio 
libreak ez dute hainbesteko zehaztasunik.

6. *Jakinarazpenak jasotzeko orduak programatzeko Android aplikazio bat* 
sortu (Notify Not)
Daywise aplikazioan berdina, baño libre.

7. *Ura* *Android aplikazioa*

OpenStreetMap-eko "ur edangarria" ta "ur txorrota" POIak baliatuta mapa 
bat, zeinetan mapan ur iturriak ikuste dian

8. *Komun publikoen Android aplikazioa*

Goikoan berdiña baño komun publikoen POIekin

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20201017/961ecc1b/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago