<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=windows-1252">
</head>
<body>
<p>Egunon!<br>
</p>
<p>Librezaleko azken asanblada geroztik ideiak pilatzen ibili naiz
ta ya ideia dexeten ditut, ustet zuekin partekatzeko unea heldu
dala.<br>
Batzuk itzulpen-prozesutan faltan botaitutenak dia ta beste batzuk
itzulpenaz at, aplikazioak garatzekoak. Mezu hontan aipatu
ingoitut ta gero gaiz gaiko mezuak idatzikoitut.<br>
<br>
Bakoitza azaldukot, ta esaiazue ea dagoneko existitzean holako
zeoze ta ni errepikatzen ai naizen:<br>
<br>
1. <b>Librezaleko itzulpenak berrikusteko egutegi partekatua</b><br>
Nextcloudeko egutegi bat besteik ez, nun proiektu bakoitza
berrikusteko gertaera errepikakorrak dauden. Jakinarazpenak
e-postaz jakinaraziko zian.<br>
Imajinatu Ardour dala berrikusteko aplikazioa; hauei bialiko
zitzaien: Porrumentzio eta Enara (arduradunak), <i>Soinua</i>
zerrenda, <i>Ikusentzunezkoak</i> zerrenda, <i>Librezale</i>
zerrenda (orokorra)<br>
<br>
2. <b>Itzulpen Bateratze Protokoloa</b><br>
AmaGama, Machinery ta Weblate ta Crowdinenak bezelaxe, beste
itzulpenetako kateak iradokitzen dituztela antzekotasunan arabera,
baņo libreki igo ahal izatea fitxategiak. Ite dan edozein itzulpen
berta igotzea izango zan hobena, ahalik ta gehien eukitzeko.<br>
Programazio-kodea aipatutako edozein hoietatik hartu liteke ta
elkarlanian in.<br>
<br>
3. <b>Kate Berrien Abisu Protokoloa</b><br>
Honek 1. puntua indargabetu lezake, baņo hobe hola.
Programatzaileek itzultzeke don kate berrin bat gehitzean,
itzultzaileei abixatu epostaz edo. Crowdinek automatikoki iteu
hau.<br>
Amorrua eman izan dit jakiteak Ardourren bertsio berria atea
dutela ta eztola euskeraz eguneratuta eztetelako ezta jakin're in.<br>
__________________</p>
<p>4. <b>tldr orriak</b> ("man" orri ulergarrigo ta atseginagoak) <b>kolektiboki
itzuli</b><br>
Orri asko ta asko dianez, onena maratoi antzeko bat itea.<br>
<br>
5. Gure zonalderako egokitua don <b>eguraldi-iragarpen Android
aplikazio bat</b> sortu<br>
AEMETeko datuak oso onak ta zehatzak dia, orduz ordukoak, baņo ez
do aplikazio librerik hoiek erabiltze dituna. Ta beste iragarpen
aplikazio libreak ez dute hainbesteko zehaztasunik.<br>
<br>
6. <b>Jakinarazpenak jasotzeko orduak programatzeko Android
aplikazio bat</b> sortu (Notify Not)<br>
Daywise aplikazioan berdina, baņo libre.</p>
<p>7. <b>Ura</b> <b>Android aplikazioa</b><br>
</p>
<p>OpenStreetMap-eko "ur edangarria" ta "ur txorrota" POIak
baliatuta mapa bat, zeinetan mapan ur iturriak ikuste dian</p>
<p>8. <b>Komun publikoen Android aplikazioa</b></p>
<p>Goikoan berdiņa baņo komun publikoen POIekin<br>
</p>
<p></p>
</body>
</html>