[Librezale] Apirilaren 1ean Donostian egingo diren jardunaldi batzuetara gonbidatu gaituzte
Asier Iturralde
asier.iturralde a bildua gmail.com
As, Mar 10, 22:06:28, CET 2020
Kaixo guztioi,
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskara Aholku
Batzordetik mezu bat bidali didate Librezaleko bizpahiru lagun apirilaren
1ean Donostian egingo diren jardunaldi batzuetara gonbidatuz. Interesa
izanez gero, martxoaren 13a baino lehen jakinarazi behar genieke
zein/zeintzuk joan nahi duten (izen-abizenak eta eposta helbideak).
Jarraian jaso dudan mezua, jardunaldiaren behin-behineko egitaraua eta
beste xehetasun batzuekin:
JARDUNALDIA APIRILAREN 1EAN DONOSTIAN: GONBIDAPENA (LIBREZALE, BIZPAHIRU
LAGUN)
Lagun hori:
Honen bidez, *gonbidapena luzatu nahi dizut apirilaren 1ean Donostian*
(Tabakaleran) gauzatuko dugun Jardunaldira, Euskararen Aholku Batzordearen
“Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko” Batzorde-atalaren eskutik.
Jardunaldi horren helburua da Europako hainbat herrialdek bultzatutako
estrategia digitalak ezagutzea, beraien hizkuntzen bizitasun digitalarekin
eta hizkuntza teknologien garapenarekin lotuta. Horrela, oraindik behin
betiko egitarauan parte-hartzaile batzuen izenak zehaztea falta bada
ere, *behin-behineko
egitarau* honetan agertzen diren gobernuen eta erakundeen parte-hartzea
ziurtatuta dago:
09:00 Harrera
09:15 Aurkezpena: Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politikako Saila
/ Euskararen Aholku Batzordea
09:30 Europako META-NET Sarea
10:10 Islandiako Gobernua: Language Technology for Icelandic 2018-2022
<https://notendur.hi.is/eirikur/mlt-en.pdf>.
10:50 Estoniako Gobernua: Digital Agenda 2020 for Estonia
<https://www.mkm.ee/sites/default/files/digitalagenda2020_final.pdf> /
Estonian Language Technology 2018-2027.
11:30 ATSEDENALDIA
12:00 Kataluniako Generalitatea: Promoció del .cat i del català a Internet
12:40 Galesko Gobernua: Welsh language technology action plan
13:15 BAZKARIA
14:15 Espainiako Gobernua: Plan de Impulso de las Tecnologías del Lenguaje
15:00 Eusko Jaurlaritza/EHUko IXA Taldea. Hizkuntza Teknologiak eta euskara
15:20 Mahaingurua
16:20 – 16:30: Laburpena eta itxiera
Aintzat hartu beharra dago Europako testuinguruan garrantzi handia hartu
duela hizkuntza teknologiaren gaiak, eta interesgarria dela guretzat
Europako markoa ezagutzea arlo honi dagokionez. Horrez gain, hainbat
herrialdek hizkuntza teknologia planak jarri dituzte abian, ikuspuntu
desberdinetatik abiatuta: herrialde horietako hizkuntza batzuk ez dituzte
euskarak aurrean dituen erronkak, estatu hizkuntzak direlako, baina
“minorizazio digitala” bizi dute ingelesaren aurrean; beste batzuk, aldiz,
gure antzeko egoerak bizi dituzte eta antzeko egoerei egin beharko diete
aurre. Guztiei begiratzea dagokigu, zer ikasi badugulako.
Jardunaldia ez da irekia izango, eta batez ere euskal administrazio
publikoetan ari garen hizkuntza arloko zein teknologia arloko kargu zein
teknikariei, eta hizkuntza teknologiaren arloko zein ingurune digitaleko
enpresei eta erakundeei bideratuta dago. Mugatua da, beraz, gonbidatuen
zerrenda eta parte-hartzaile kopurua.
*Gonbidapena onartu nahi izango bazenu, eskertuko nizuke mezu honi
erantzutea martxoaren 13a baino lehen. Bertaratzea baieztatzen diguzuenoi,
behin betiko egitaraua eta gonbidapen ofiziala bidaliko dizuegu.*
Zure berri izango dugulakoan,
*Josune Zabala Alberdi*
EABren idazkaria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200310/f134f4e6/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago