[Librezale] Librezaleren asanblada berria
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Eka 29, 18:12:01, CEST 2020
20/6/28 12:07(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> 20/6/26 18:47(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> [..]
>> Lau pertsona bilduko gara 4an edo 11n, baliteke jende gehiago animatzea.
>> Ea Osoitz animatzen den.
>
[...]
>
> Beraz, ondo baderitzozue, bihar Euskararen Etxera deituko dut eta libre
> badago uztailaren 11rako erreserbatuko dut.
Kaixo:
Wikian 7 pertsonak eman dute izena eta denok ahal dugu 11n, beraz,
11rako erreserbatu dut orain Euskararen Etxean 11:00-14:00 bitartean.
Norbaitek datozen egunetan izena eman nahi izanez gero, aurrera. 22
pertsona sartzen dira areto horretan, beraz, denontzako lekua ziurtatuta
dagoela uste dut.
Inork izena ematen badu urrutitik parte hartzeko, nola egin adostuko
dugu (nik Jitsi erabiliko nuke eta kito).
Ondo izan,
--
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago