[Librezale] Librezaleren asanblada berria

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Eka 28, 12:07:53, CEST 2020


20/6/26 18:47(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
[..]
> Lau pertsona bilduko gara 4an edo 11n, baliteke jende gehiago animatzea.
> Ea Osoitz animatzen den.

Kaixo:

Egunak aurrera doaz eta ez da inor gehiago apuntatu. Nire ustez ez du
zentzu askorik asanblada egitea gai bat eztabaidatzeko eta asanblada
hori eskatu duena ez bertaratzea edo alternatibaren bat ematea
(asanblada udazkenerako utzi edo auskalo). Baldintza hauetan ez naiz
harritzen hain jende gutxi animatzea Librezaleko asanbladan parte
hartzera. Baina hau da dagoena eta nire ustez okerragoa litzateke dena
impas batean uztea, ez aurrera, ez atzera.

Beraz, ondo baderitzozue, bihar Euskararen Etxera deituko dut eta libre
badago uztailaren 11rako erreserbatuko dut.

Ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago