[Librezale] Common Voicen esparru zehatzerako lehen atala

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Eka 21, 11:39:22, CEST 2020


Kaixo:

Common Voice proiektua aurrera doa eta orain zenbakiak eta erantzun
sinpleak ulertzea lortzeko atal bat jarri da martxan:
https://discourse.mozilla.org/t/help-create-common-voices-first-target-segment/59587

Kostata baina azkenean lortu dut euskara ondo aktibatzea hasierako beste
13 hizkuntza handien mailan. Helbide hau irekiz gero mezu bat agertzen
da euskaraz eta grabaketaren bat eginez gero, lehen 10 grabaketak atal
horri buruzkoak dira: bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi,
bederatzi, zero, bai, ez.

Horrekin lortu nahi dena goiko estekan azaltzen da. Beste esparru
batzuetara zuzendutako atal gehiago etorriko dira. Gure blogean artikulu
bat idatzi nahi nuke denbora dudanean. Besten norbaitek egiten badu edo
gutxienez hasten bada, nigatik hobeto.

Ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago