[Librezale] Deck aplikazioko "board" eta Deck izena bera

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Ost, Uzt 29, 11:27:05, CEST 2020


Kaixo Asier, eskerrik asko mezuagatik.

Ba guztiak "taula" jartzen aritu nintzen atzo... Ez dakit non erabiltzen 
den "table", Deck aplikazioan ez dut ikusi behintzat hitz hori, beraz ez 
da itzulpen gatazkarik egongo aplikazioan bertan.

Aplikazio honetan dauden hitzak dira: Deck (Sorta?!?), board (taula), 
list (zerrendak) eta card (txartelak).

Hala ere, board itzultzeko "mahai" hitza egokiagoa izan daiteke. 
Eskerrik asko mezuagatik, beste buelta bat emango diot/diogu eta hari 
honetan norbaitek idatzi nahi badu, eskertzekoa baita ere.

BESTALDE, ikusi dut Thadah itzultzaileak (ez dakit hemen ote zauden...) 
Deck izena "sorta" gisa itzuli duela. Asko kostatzen zait ingelesezko 
Deck kontzeptua ulertzea: 
https://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=deck baina nik 
behintzat nahiago nuke itzuli gabe utzi Deck, sorta deitzea baino.

Zer iruditzen?

Eskerrik asko

PD:
Deck paketea: 
https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/152388483
Android-deck paketea: 
https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/157711542


2020-07-29 07:25 egunean, Asier Gmail-(e)k idatzi du:
> 20/7/28 15:41(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>> 
>> 
>> Txatean aipatu nuen, itzultzen gabiltzanon artean hausnartuta "taula" 
>> egokia iruditzen zitzaigula eta horretara berdindu ditugu itzulpen 
>> guztiak (baita board > arbel itzulita zegoen baten bat ere).
>> 
>> Nik uste hobe dela hau posta-zerrendan (ere) aipatzea, horregatik 
>> bidaltzen dut mezu hau.
>> Orain lana litzateke guztiak "mahai" itzulpenera pasatzea, baina 
>> norbaitek beharrezko ikusten badu esan eta egingo dut.
> 
> Ez zait argi geratu "taula" ala "mahai" erabiliko den.
> 
> Arazotxo bat ikusten diot "deck -> taula" bikoteari, eta da "table"
> hitza ere taula dela. Nahasgarria izan daiteke, jende askok pentsa
> dezake "table" bati buruz ari zarela.
> 
> Nik "mahaia" erabiliko nuke, uste dut arazo gutxiago sortzen dituela.
> 
> Asier.
> 
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago