[Librezale] Deck aplikazioko "board" eta Deck izena bera

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 29, 23:19:35, CEST 2020


2020-07-29 11:27 egunean, mikelgs at ni.eus-(e)k idatzi du:
> Kaixo Asier, eskerrik asko mezuagatik.
> 
> Ba guztiak "taula" jartzen aritu nintzen atzo... Ez dakit non
> erabiltzen den "table", Deck aplikazioan ez dut ikusi behintzat hitz
> hori, beraz ez da itzulpen gatazkarik egongo aplikazioan bertan.
> 
> Aplikazio honetan dauden hitzak dira: Deck (Sorta?!?), board (taula),
> list (zerrendak) eta card (txartelak).
> 
> Hala ere, board itzultzeko "mahai" hitza egokiagoa izan daiteke.
> Eskerrik asko mezuagatik, beste buelta bat emango diot/diogu eta hari
> honetan norbaitek idatzi nahi badu, eskertzekoa baita ere.
> 
> BESTALDE, ikusi dut Thadah itzultzaileak (ez dakit hemen ote
> zauden...) Deck izena "sorta" gisa itzuli duela. Asko kostatzen zait
> ingelesezko Deck kontzeptua ulertzea:
> https://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=deck baina
> nik behintzat nahiago nuke itzuli gabe utzi Deck, sorta deitzea baino.
> 
> Zer iruditzen?
> 
> Eskerrik asko
> 
> PD:
> Deck paketea:
> https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/deck/152388483
> Android-deck paketea:
> https://www.transifex.com/nextcloud/nextcloud/translate/#eu/android-deck/157711542
> 
> 
> 2020-07-29 07:25 egunean, Asier Gmail-(e)k idatzi du:
>> 20/7/28 15:41(e)an, mikelgs at ni.eus igorleak idatzi zuen:
>>> 
>>> 
>>> Txatean aipatu nuen, itzultzen gabiltzanon artean hausnartuta "taula" 
>>> egokia iruditzen zitzaigula eta horretara berdindu ditugu itzulpen 
>>> guztiak (baita board > arbel itzulita zegoen baten bat ere).
>>> 
>>> Nik uste hobe dela hau posta-zerrendan (ere) aipatzea, horregatik 
>>> bidaltzen dut mezu hau.
>>> Orain lana litzateke guztiak "mahai" itzulpenera pasatzea, baina 
>>> norbaitek beharrezko ikusten badu esan eta egingo dut.
>> 
>> Ez zait argi geratu "taula" ala "mahai" erabiliko den.
>> 
>> Arazotxo bat ikusten diot "deck -> taula" bikoteari, eta da "table"
>> hitza ere taula dela. Nahasgarria izan daiteke, jende askok pentsa
>> dezake "table" bati buruz ari zarela.
>> 
>> Nik "mahaia" erabiliko nuke, uste dut arazo gutxiago sortzen dituela.
>> 
>> Asier.
>> 
>> 
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale at librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale



Gabon berriz,

ez dakit lagungarri izango zaizuen. Baina "deck"-en esanahietako bat 
"baraja" edo karta-sorta da. Beste hitzak card eta board direla ikusita, 
agian "deck"-en karta-sorta esanahia da hor erabili nahi dena, eta 
horregatik itzuli du Thadah-k "sorta" gisa? Ez dut paketea ezagutzen, 
baina izan dezake zentzua, nahiz eta beste itzulpen batzuetan deck-ek 
beste zentzu bat izan...


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago