[Librezale] Deck aplikazioko board
Asier Gmail
asier.sarasua a bildua gmail.com
Ost, Uzt 29, 07:25:36, CEST 2020
20/7/28 15:41(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>
>
> Txatean aipatu nuen, itzultzen gabiltzanon artean hausnartuta "taula"
> egokia iruditzen zitzaigula eta horretara berdindu ditugu itzulpen
> guztiak (baita board > arbel itzulita zegoen baten bat ere).
>
> Nik uste hobe dela hau posta-zerrendan (ere) aipatzea, horregatik
> bidaltzen dut mezu hau.
> Orain lana litzateke guztiak "mahai" itzulpenera pasatzea, baina
> norbaitek beharrezko ikusten badu esan eta egingo dut.
Ez zait argi geratu "taula" ala "mahai" erabiliko den.
Arazotxo bat ikusten diot "deck -> taula" bikoteari, eta da "table"
hitza ere taula dela. Nahasgarria izan daiteke, jende askok pentsa
dezake "table" bati buruz ari zarela.
Nik "mahaia" erabiliko nuke, uste dut arazo gutxiago sortzen dituela.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago