[Librezale] Asanbladaren ajeak

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Al, Uzt 27, 12:32:12, CEST 2020


Software askeari buruzko txat gelari eutsiz, izen gehiago proposatzeko 
astebeteko denbora tartea igarota, Framadaten (edo GNGforms-en) inkesta 
sortzeari ekingo diogu?


20/7/20 00:40(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> Niri interesgarria iruditzen zait espazio berri hori sortzea. 
> LibreZalantza baino, pluralean hobeto geratzen dela uste dut. 
> Horregatik, zerrenda horrela jartzea propostzen dut:
>
> Izenen proposamenak:
>
> - LibreZalantza
>
> -LibreZalantzak
>
> - LibreGaldera
>
> -LibreGalderak
>
> - LibreKonponbidea
>
> - GNU/Linux euskaraz
>
> - Software askea euskaraz
>
> - Software librea (elkarlaguntza gunea)
>
> ...
>
> Dabidek proposatu duenarekin erabat ados, aste bat izen 
> proposamenetarako eta beste bat bozkatzeko (telegrametik independiente 
> den bide erraz horretan).
>
> Wikiaren txukunketan ere Porrumentzio hasi zen pixka bat, ezta? Aste 
> honetan nabigazio orokor bat egin nahi diot, dauden edukiez jabetu eta 
> ordena pixka bat ulertzen saiatzeko. Agian lagundu dezaket pixka bat, 
> baina promesa handirik ez badaezpada ere 😅👍
>
> Webgunea txukuntzeko falta da norbait, ezta?
>
> 2020(e)ko uztailaren 19(a) 23:29:53 (CEST)-(e)an, Porrumentzio 
> <porrumentzio a bildua riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:
>
>     Erabat ados Dabid! Nik hartuko ditut izenak wikian, norbaitek
>     orria behar dan tokian sortzen badu (ez det wikiaren egitura
>     ezagutzen).
>
>
>     Izenen proposamenak:
>
>     - LibreZalantza
>
>     - LibreGaldera
>
>     - LibreKonponbidea
>
>     - GNU/Linux euskaraz
>
>     - Software askea euskaraz
>
>
>
>
>     2020(e)ko uztailak 19 23:14:03 (CEST)-(e)an, Dabid
>     <dabid a bildua laborategia.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>
>         Kaixo guztioi,
>
>         Porrumentzio, egiten duzun proposamenari arazo bat ikusten
>         diot, denok ez gaudela Telegram-en, eta hala egingo bagenu,
>         Matrix-en edota posta zerrendan gaudenok ezingo genukeela
>         bozkatu. Ezta?
>
>         Bozkatzeko aukera denok izan dezagun, honela egitea
>         proposatzen dut: astebeteko tartea emango nuke
>         Telegram+Matrix+Postan zerrendan bururatzen zaizkigun izen
>         denak proposatzeko (izen horiek wikiko orri baten jasoko
>         dituen arduradunarekin). Behin denbora agortuta inkesta bat
>         irekiko nuke Framadate-n [1] eta beste astebete utziko nuke
>         inkesta betetzeko.
>
>         Wikian egitea proposatuko nuke, baina nahiko zaila eta
>         korapilotsua iruditzen zait wikian bozketa prozesu bat
>         irekitzea (agian, parte hartu nahi duten askok ez daukatelako
>         wiki erabiltzailerik edota ez dakitelako wikia nola erabili).
>         Hori dela eta, erdiko bide/proposamen hau.
>
>         Animo!
>
>         Ondo izan!
>
>         [1] https://framadate.org/
>
>
>         20/7/19 22:19(e)an, Porrumentzio igorleak idatzi zuen:
>>         >4) Porrumentzio prest agertu da gela berria sortzeko baina
>>         aurrez
>>         >gelaren izena erabakitzea dagokigu
>>         >
>>         >
>>         >   LibreZalantza
>>         >
>>         >   LibreGaldera
>>         >
>>         >   LibreKonponbidea
>>         >
>>         >   .....
>>         >
>>         >    nola erabaki izena? Telegram taldean inkesta bat jarri
>>         eta gero
>>         >hemen bozkatu edo...
>>
>>         Nik Telegramen inkesta bat sortuko nuke, hasiera batean
>>         bertakoak izango dia ta erabiltzaile gehienak. Gañea inkesta
>>         berbera beste Telegrameko txatetara bidalita erantzunak
>>         bateratuak dia.
>>
>>         Behin han gehien hautatutako izena(k) ikusita, astebeten edo,
>>         honea bidali hemen erabakitzeko.
>>
>>         Anderrek proposatutako aukerak ta "GNU/Linux euskaraz"
>>         gehituko nituzke.
>>
>>         >
>>         >5) webgunea eta wikiari errepasu bat emateko boluntariorik?
>>         >
>>
>>         Mikel GS (mikelgs a bildua ni.eus) ta ni Wikia eguneratzeko prest
>>         agertu gea. Beste norbaitek parte hartu nahi badu, esan dezala!
>>
>>         _______________________________________________
>>         Librezale mailing list
>>         Librezale a bildua librezale.eus
>>         https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
> -- 
> Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu 
> nire laburtasuna.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200727/0f8478d5/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago