[Librezale] Webgunea txukuntzeko taldea antolatuko dugu?

Dabid dabid a bildua laborategia.eus
Al, Uzt 20, 22:14:56, CEST 2020


Kaixo guztioi,

Azken asanbladaren aktan jaso genuen bezala [1], webgunea txukuntzeko 
ahalegin berezi bat egin beharko genuke. Asanbladan aipatu zen agian 
nahikoa izango litzatekeela gaur egungo itxura moldagarri bihurtzea, 
baina bi softwareetan egin beharko genuke, alde batetik WordPressa eta 
bestetik Mediawikia, honek ere itxura hondatuta baitu. Edonola ere, 
denbora gutxi izan genuen hau komentatzeko eta agian eztabaida sakonagoa 
merezi du.

Talde bat antolatzen badugu prest nago lan horretan parte-hartzeko eta 
aztertzeko ea merezi duen egungo itxuran lan egitea edo besteren bat 
proposatzea. Bide batez edukien estruktura ere berrikusi beharko 
genukeela uste dut (menua...) eta, agian zenbait kasutan, edukia osatu. 
Eskaintzen diren baliabideen inguruan ere hausnartu beharko genuke, 
adibidez, bilatzailea Google-era doa, eta beste biderik aurkitzea egokia 
dirudi.

Bada, horixe, webgunea txukuntzeko talde bat antolatuko dugu?

ONdo izan.

[1] 
https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada#Librezaleren_webgunea_eta_Wikia_berrantolatu.2Fbirdiseinatu



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago