[Librezale] Asanbladaren ajeak

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Al, Uzt 20, 00:40:11, CEST 2020


Niri interesgarria iruditzen zait espazio berri hori sortzea. LibreZalantza baino,  pluralean hobeto geratzen dela uste dut. Horregatik, zerrenda horrela jartzea propostzen dut:

Izenen proposamenak:

- LibreZalantza

-LibreZalantzak

- LibreGaldera

-LibreGalderak

- LibreKonponbidea

- GNU/Linux euskaraz

- Software askea euskaraz

- Software librea (elkarlaguntza gunea)

...

Dabidek proposatu duenarekin erabat ados, aste bat izen proposamenetarako eta beste bat bozkatzeko (telegrametik independiente den bide erraz horretan).

Wikiaren txukunketan ere Porrumentzio hasi zen pixka bat, ezta? Aste honetan nabigazio orokor bat egin nahi diot, dauden edukiez jabetu eta ordena pixka bat ulertzen saiatzeko. Agian lagundu dezaket pixka bat, baina promesa handirik ez badaezpada ere 😅👍

Webgunea txukuntzeko falta da norbait, ezta?

2020(e)ko uztailaren 19(a) 23:29:53 (CEST)-(e)an, Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:
>Erabat ados Dabid! Nik hartuko ditut izenak wikian, norbaitek orria
>behar dan tokian sortzen badu (ez det wikiaren egitura ezagutzen).
>
>
>Izenen proposamenak:
>
>- LibreZalantza
>
>- LibreGaldera
>
>- LibreKonponbidea
>
>- GNU/Linux euskaraz
>
>- Software askea euskaraz
>
>
>
>
>2020(e)ko uztailak 19 23:14:03 (CEST)-(e)an, Dabid
><dabid a bildua laborategia.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>>Kaixo guztioi,
>>
>>Porrumentzio, egiten duzun proposamenari arazo bat ikusten diot, denok
>
>>ez gaudela Telegram-en, eta hala egingo bagenu, Matrix-en edota posta 
>>zerrendan gaudenok ezingo genukeela bozkatu. Ezta?
>>
>>Bozkatzeko aukera denok izan dezagun, honela egitea proposatzen dut: 
>>astebeteko tartea emango nuke Telegram+Matrix+Postan zerrendan 
>>bururatzen zaizkigun izen denak proposatzeko (izen horiek wikiko orri 
>>baten jasoko dituen arduradunarekin). Behin denbora agortuta inkesta
>>bat 
>>irekiko nuke Framadate-n [1] eta beste astebete utziko nuke inkesta 
>>betetzeko.
>>
>>Wikian egitea proposatuko nuke, baina nahiko zaila eta korapilotsua 
>>iruditzen zait wikian bozketa prozesu bat irekitzea (agian, parte
>hartu
>>
>>nahi duten askok ez daukatelako wiki erabiltzailerik edota ez
>>dakitelako 
>>wikia nola erabili). Hori dela eta, erdiko bide/proposamen hau.
>>
>>Animo!
>>
>>Ondo izan!
>>
>>[1] https://framadate.org/
>>
>>
>>20/7/19 22:19(e)an, Porrumentzio igorleak idatzi zuen:
>>> >4) Porrumentzio prest agertu da gela berria sortzeko baina aurrez
>>> >gelaren izena erabakitzea dagokigu
>>> >
>>> >
>>> >   LibreZalantza
>>> >
>>> >   LibreGaldera
>>> >
>>> >   LibreKonponbidea
>>> >
>>> >   .....
>>> >
>>> >    nola erabaki izena? Telegram taldean inkesta bat jarri eta gero
>>> >hemen bozkatu edo...
>>>
>>> Nik Telegramen inkesta bat sortuko nuke, hasiera batean bertakoak 
>>> izango dia ta erabiltzaile gehienak. Gañea inkesta berbera beste 
>>> Telegrameko txatetara bidalita erantzunak bateratuak dia.
>>>
>>> Behin han gehien hautatutako izena(k) ikusita, astebeten edo, honea 
>>> bidali hemen erabakitzeko.
>>>
>>> Anderrek proposatutako aukerak ta "GNU/Linux euskaraz" gehituko
>>nituzke.
>>>
>>> >
>>> >5) webgunea eta wikiari errepasu bat emateko boluntariorik?
>>> >
>>>
>>> Mikel GS (mikelgs a bildua ni.eus) ta ni Wikia eguneratzeko prest agertu gea.
>
>>> Beste norbaitek parte hartu nahi badu, esan dezala!
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200720/d3e41bbc/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago