[Librezale] Webgunea txukuntzeko taldea antolatuko dugu?

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Iga, Uzt 26, 19:02:40, CEST 2020


Ongi etorri Porru!!!

Webgunearen txukunketan nik EZ dut lagunduko (garbi zehaztu behar mugak, baita neure buruari ere jaja). 

Wikia bai, saiatuko gara!! Nahi duzunean idatzidazu pertsonalki telegrametik Porrumentzio eta prestatuko dugu plan (errealista) bat abuztuan abiatzeko.

2020(e)ko uztailaren 26(a) 18:54:53 (CEST)-(e)an, Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:
>Egunon!
>
>Hasteko, sentitzet inork lehenago ez erantzun izana. Ni oporretan ibili
>
>naiz ta alde batera utzi ditut proiektu batzuk bitartean, baño bueltan 
>naiz :)
>
>Nik ez dakat webguneak txukuntzean inguruko ezagutzarik apenas, beraz 
>ezingo det antolaketan parte hartu, baño bai egiten lagundu.
>
>Esan bezela, Mikel GS ta ni wikia txukuntzeko prest gaude, baño 
>seguraski laguntza teknikorik beharko deu.
>
>
>Azkenik, galderari erantzuten, taldea sortzeari ados!
>
>
>20/7/20 22:14(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
>> Kaixo guztioi,
>>
>> Azken asanbladaren aktan jaso genuen bezala [1], webgunea txukuntzeko
>
>> ahalegin berezi bat egin beharko genuke. Asanbladan aipatu zen agian 
>> nahikoa izango litzatekeela gaur egungo itxura moldagarri bihurtzea, 
>> baina bi softwareetan egin beharko genuke, alde batetik WordPressa
>eta 
>> bestetik Mediawikia, honek ere itxura hondatuta baitu. Edonola ere, 
>> denbora gutxi izan genuen hau komentatzeko eta agian eztabaida 
>> sakonagoa merezi du.
>>
>> Talde bat antolatzen badugu prest nago lan horretan parte-hartzeko
>eta 
>> aztertzeko ea merezi duen egungo itxuran lan egitea edo besteren bat 
>> proposatzea. Bide batez edukien estruktura ere berrikusi beharko 
>> genukeela uste dut (menua...) eta, agian zenbait kasutan, edukia 
>> osatu. Eskaintzen diren baliabideen inguruan ere hausnartu beharko 
>> genuke, adibidez, bilatzailea Google-era doa, eta beste biderik 
>> aurkitzea egokia dirudi.
>>
>> Bada, horixe, webgunea txukuntzeko talde bat antolatuko dugu?
>>
>> ONdo izan.
>>
>> [1] 
>>
>https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada#Librezaleren_webgunea_eta_Wikia_berrantolatu.2Fbirdiseinatu
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200726/f077f5fe/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago