[Librezale] Webgunea txukuntzeko taldea antolatuko dugu?
Porrumentzio
porrumentzio a bildua riseup.net
Iga, Uzt 26, 18:54:53, CEST 2020
Egunon!
Hasteko, sentitzet inork lehenago ez erantzun izana. Ni oporretan ibili
naiz ta alde batera utzi ditut proiektu batzuk bitartean, baño bueltan
naiz :)
Nik ez dakat webguneak txukuntzean inguruko ezagutzarik apenas, beraz
ezingo det antolaketan parte hartu, baño bai egiten lagundu.
Esan bezela, Mikel GS ta ni wikia txukuntzeko prest gaude, baño
seguraski laguntza teknikorik beharko deu.
Azkenik, galderari erantzuten, taldea sortzeari ados!
20/7/20 22:14(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
> Kaixo guztioi,
>
> Azken asanbladaren aktan jaso genuen bezala [1], webgunea txukuntzeko
> ahalegin berezi bat egin beharko genuke. Asanbladan aipatu zen agian
> nahikoa izango litzatekeela gaur egungo itxura moldagarri bihurtzea,
> baina bi softwareetan egin beharko genuke, alde batetik WordPressa eta
> bestetik Mediawikia, honek ere itxura hondatuta baitu. Edonola ere,
> denbora gutxi izan genuen hau komentatzeko eta agian eztabaida
> sakonagoa merezi du.
>
> Talde bat antolatzen badugu prest nago lan horretan parte-hartzeko eta
> aztertzeko ea merezi duen egungo itxuran lan egitea edo besteren bat
> proposatzea. Bide batez edukien estruktura ere berrikusi beharko
> genukeela uste dut (menua...) eta, agian zenbait kasutan, edukia
> osatu. Eskaintzen diren baliabideen inguruan ere hausnartu beharko
> genuke, adibidez, bilatzailea Google-era doa, eta beste biderik
> aurkitzea egokia dirudi.
>
> Bada, horixe, webgunea txukuntzeko talde bat antolatuko dugu?
>
> ONdo izan.
>
> [1]
> https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada#Librezaleren_webgunea_eta_Wikia_berrantolatu.2Fbirdiseinatu
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago