<html><head></head><body>Ongi etorri Porru!!!<br><br>Webgunearen txukunketan nik EZ dut lagunduko (garbi zehaztu behar mugak, baita neure buruari ere jaja). <br><br>Wikia bai, saiatuko gara!! Nahi duzunean idatzidazu pertsonalki telegrametik Porrumentzio eta prestatuko dugu plan (errealista) bat abuztuan abiatzeko.<br><br><div class="gmail_quote">2020(e)ko uztailaren 26(a) 18:54:53 (CEST)-(e)an, Porrumentzio <porrumentzio@riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">Egunon!<br><br>Hasteko, sentitzet inork lehenago ez erantzun izana. Ni oporretan ibili <br>naiz ta alde batera utzi ditut proiektu batzuk bitartean, baño bueltan <br>naiz :)<br><br>Nik ez dakat webguneak txukuntzean inguruko ezagutzarik apenas, beraz <br>ezingo det antolaketan parte hartu, baño bai egiten lagundu.<br><br>Esan bezela, Mikel GS ta ni wikia txukuntzeko prest gaude, baño <br>seguraski laguntza teknikorik beharko deu.<br><br><br>Azkenik, galderari erantzuten, taldea sortzeari ados!<br><br><br>20/7/20 22:14(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;"> Kaixo guztioi,<br><br> Azken asanbladaren aktan jaso genuen bezala [1], webgunea txukuntzeko <br> ahalegin berezi bat egin beharko genuke. Asanbladan aipatu zen agian <br> nahikoa izango litzatekeela gaur egungo itxura moldagarri bihurtzea, <br> baina bi softwareetan egin beharko genuke, alde batetik WordPressa eta <br> bestetik Mediawikia, honek ere itxura hondatuta baitu. Edonola ere, <br> denbora gutxi izan genuen hau komentatzeko eta agian eztabaida <br> sakonagoa merezi du.<br><br> Talde bat antolatzen badugu prest nago lan horretan parte-hartzeko eta <br> aztertzeko ea merezi duen egungo itxuran lan egitea edo besteren bat <br> proposatzea. Bide batez edukien estruktura ere berrikusi beharko <br> genukeela uste dut (menua...) eta, agian zenbait kasutan, edukia <br> osatu. Eskaintzen diren baliabideen inguruan ere hausnartu beharko <br> genuke, adibidez, bilatzailea Google-era doa, eta beste biderik <br> aurkitzea egokia dirudi.<br><br> Bada, horixe, webgunea txukuntzeko talde bat antolatuko dugu?<br><br> ONdo izan.<br><br> [1] <br> <a href="https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada#Librezaleren_webgunea_eta_Wikia_berrantolatu.2Fbirdiseinatu">https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada#Librezaleren_webgunea_eta_Wikia_berrantolatu.2Fbirdiseinatu</a><hr> Librezale mailing list<br> Librezale@librezale.eus<br> <a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></blockquote><hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div><br>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</body></html>