[Librezale] Asanbladaren ajeak

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Iga, Uzt 19, 21:31:53, CEST 2020


Aupa!


Bileran aipatu ziren zereginei arduraduna esleitu beharko zaie eta 
aurrera atera.

1) Momentu honetan Telegram taldean finkatutako mezua 
komunikazio-tresnak da. Bileran taldearen printzipioak bertan egotea 
komentatu zen.

Asier (Aldatsa) taldeko admin zarenez, hartuko duzu lan hau?


2) Bi lan batera lotu genitzake, Mikel (Hey_neken) Julenekin txat zubi 
bot hori zerbitzarian egotea komeni den edo ez argitzeko gelditu zen. 
Bestetik, Juleni proposatzerik segurtasun kopiak egin ahal duen?


3) Nirea, Harrapatuko dut Mikel (Hey_neken) behingoz dagozkion diruak 
kobra ditzan.


4) Porrumentzio prest agertu da gela berria sortzeko baina aurrez 
gelaren izena erabakitzea dagokigu


   LibreZalantza

   LibreGaldera

   LibreKonponbidea

   .....

    nola erabaki izena? Telegram taldean inkesta bat jarri eta gero 
hemen bozkatu edo...


5) webgunea eta wikiari errepasu bat emateko boluntariorik?


ez dakit zerbait gehiago egitekoen artean aipatzeke utzi dudan...


izan libre izan euskaldun!

Ander.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago