[Librezale] Asanbladaren ajeak
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Uzt 19, 21:42:04, CEST 2020
20/7/19 21:31(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
> Aupa!
>
>
> Bileran aipatu ziren zereginei arduraduna esleitu beharko zaie eta
> aurrera atera.
>
> 1) Momentu honetan Telegram taldean finkatutako mezua
> komunikazio-tresnak da. Bileran taldearen printzipioak bertan egotea
> komentatu zen.
>
> Asier (Aldatsa) taldeko admin zarenez, hartuko duzu lan hau?
>
>
> 2) Bi lan batera lotu genitzake, Mikel (Hey_neken) Julenekin txat zubi
> bot hori zerbitzarian egotea komeni den edo ez argitzeko gelditu zen.
> Bestetik, Juleni proposatzerik segurtasun kopiak egin ahal duen?
>
>
> 3) Nirea, Harrapatuko dut Mikel (Hey_neken) behingoz dagozkion diruak
> kobra ditzan.
>
>
> 4) Porrumentzio prest agertu da gela berria sortzeko baina aurrez
> gelaren izena erabakitzea dagokigu
>
>
> LibreZalantza
>
> LibreGaldera
>
> LibreKonponbidea
>
> .....
>
> nola erabaki izena? Telegram taldean inkesta bat jarri eta gero hemen
> bozkatu edo...
>
>
> 5) webgunea eta wikiari errepasu bat emateko boluntariorik?
>
>
> ez dakit zerbait gehiago egitekoen artean aipatzeke utzi dudan...
Kaixo:
Aktaren 4. puntuan HeL-i printzipioak aurkeztea eta ekarpenak egiteko
proposatzea adostu zen. Hori egingo dut oraintxe bertan.
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago