[Librezale] 2020ko uztailaren 11ko asanblada akta
gorkaazkarate a bildua ni.eus
gorkaazkarate a bildua ni.eus
As, Uzt 14, 12:44:24, CEST 2020
> Eskerrik asko Gorka wikira igotzeagatik.
Lan potoloa idaztea zen, nirea kopiatu-itsatsi besterik ez. Eskerrak
zuri.
> Akta berrikusi eta zuzentzeko epea osteguna arte luzatu eta gero
> aktatik eratorritako lanen eta eginbeharren hari berri bat sortzeko
> proposamena luzatzen dut.
Administrazioko epe guztiak luzatu egin diren garaietan, eta udako
sargori honekin... epea gehiago ere luza daiteke, ezta? (Ez diot
nigatik, nigatik problemarik ez; etzi offline oporrak hartuko ditut ;-).
> Hartuko dut nik hari hori sortzearen ardura.
Mila esker Ander! (Porruntziok, dagoeneko, eskua altxatu du
LibreZalantzak txata sortzeko boluntario)... Mila esker Porruntzio!
Bide batez, nik behintzat *zalantza* adierazi nuen **LibreZalantzak**
txat berria sortzeko ideiaren aurrean (akta; 8.2. atala): ez da alferrik
izango Librezale Matrix-Telegram txat hori nolabait bikoiztea? Oraingoz
txat hori neurrikoa da, nik uste, ez da hainbeste hazi, batzuetan hariak
gurutzatu egiten badira ere. Orain arte ikusitakoren arabera, txat
horretara botatzen diren galdera gehienak terminologiari buruzkoak
izaten dira. "Nola instalatu", nola konpondu", "errore ematen dit"
motatako galderak gutxi izan dira orain arte, nik uste. Merezi du txat
berri bat sortzea? Gehienok baietz esan zuten batzarrean baina nik
behintzat zalantza adierazi nuen.
Posta-zerrenda hau argudioak botatzeko eta horrelako erabakiak
berresteko edo hartzeko gunea izango zela ere adierazi zen batzarrean,
nahiz eta txatean dauden askok posta-zerrendan oraindik izena eman ez...
Anderrek kontu hori oso garbi jaso zuen aktan (ikus aktaren 8.1. atala )
eta gainera wikira kopiatzerakoan nik letra batzuk letra-lodi
moldearekin azpimarratu egin ditut (barka atrebentzia).
Horrek eskatu behar digu txatean bakarrik daudenei posta-zerrendan izena
ematera animatzea. Gogoz animatzea.
Esate baterako, aktaren 5. atalean Telegram-Matrix zubia Librezale
ostalarian kokatzea inportantetzat jo zen eta Julen L. kidea aipatu
zen... Badago Julen hori posta-zerrenda honetan?
https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago