[Librezale] Jitsi - Meet kustomizatu.
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Uzt 3, 17:11:09, CEST 2020
20/7/3 08:52(e)an, Eduardo Barandalla igorleak idatzi zuen:
> Kaixo lagunak, orain arte ez naiz izan software librearen erabiltzailea,
> baina mundu hortan sartzen hasia naiz.
> Hasi naiz Jitsi komunikazio zerbitzari bat muntatzeko eta probatzeko nahian.
> Ikusi dut internet bidez Jitsi-ko laguntzan bideo batez adierazten
> dutela nola martxan jarri zerbizari bat, baina nahiko nuke jakin nola
> egin daitekeen kustomizatu, hau da, Jitsi-ren horria pertsonalizatu
> lantegiaren itxura eman ahal izateko.
> Ikusi dut hortik nola aldatu logoa... eta nahiko nuke ere atzeko fondoa
> aldatu, baina ikusi dut all.css deritzon fitxategi batean aldaketak egin
> beharko zirela.
> Ni Debian 10 bertsioko ordenagailu batean ari nai probak egin nahian,
> baina ez dut lortzen fitxategi hori aldatzea. Nano, edo vim- ekin
> zabalduz gero arao xamar ikusten dut, ez dauka ia edukirik. Ostera less
> edo cat-ekin zabalduz gero letra eta hitz mordoa agertzen zaizkit...
> Nolabait laguntzeko aukerarik bai???.
> Mila esker zuen arreta, laguntza eta denboragatik...
>
Kaixo, Eduardo:
Zure mezua librezale at librezale.eus posta-zerrendara heldu da baina
harpidetuta ez zaudenez, moderatzeko ilaran blokeatuta geratu da. Abisua
heldu zait eta onartu dut, beraz, zure mezua Librezaleko beste
kideengana heldu berri da, baina eztabaidan parte hartzeko erarik onena
zu harpidetzea litzateke. Hemen egin dezakezu nahi izanez gero:
https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Bestela, posta-zerrendako artxibo publikoak begiratu ditzakezu noizean
behin (horrela ezingo duzu eztabaidan parte hartu):
https://librezale.eus/pipermail/librezale/
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago