[Librezale] Larunbateko batzarra

gorkaazkarate a bildua ni.eus gorkaazkarate a bildua ni.eus
Ast, Uzt 9, 10:19:44, CEST 2020


Kaixo,

Matrix-Telegram foroan ikusi dut larunbatean, batzarraren ostean, 
batzuek San Inazio auzoan bertan bazkaltzeko gogoa duzuela. Nik ere bai.

San Inazio auzoan lan egiten dudanez, bertoko garagardotegi-sagardotegi 
batean galdetu dut, --ez daude aukera asko--, eta 7 lagunentzako 
erreserba egin dut. (https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada 
horretan 9 izen daude eta bik dagoeneko esan dute ez direla geratuko... 
Mikel?)

15 euroko menua.

Hoberik topatzen baduzue, erreserba bertan behera utz daiteke, problema 
barik.

https://turismoa.euskadi.eus/eu/jatetxeak/ander-sagardotegia/aa30-12375/eu/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago