[Librezale] Informatikari Euskaldunen Bilkura 2020 (IEB2020) maiatzean
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Ots 19, 17:45:24, CET 2020
20/2/12 08:58(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Aupa Asier:
>
> 2020(e)ko otsailaren 11(a) 20:21:57 (CET)-(e)an, Asier Iturralde <asier.iturralde at gmail.com>-(e)k hau idatzi zuen:
> [...]
>> Beste inor animatzen ez bada, eta zuk ezin baduzu, nik egin dezaket
>> aurkezpena. Udazkenean Common Voice ezagutzera emateko 10 minutu
>> pasatxoko
>> hitzaldi batzuk ematen ibili naiz eta oinarri bezala horko zati batzuk
>> erabil ditzakegu. Hau da erabili nuen aurkezpena:
>> https://common-voice-aurkezpenak.iametza.eus/
>
> Aurkezpen mundiala!
>
>> Informatikari Euskaldunen Bilkura izanik alde teknikoan gehiago sakondu
>> dezakegu eta azken aldiko aurrerapenen berri eman, Wikipediako
>> esaldiekin
>> egiten ari zarena, DeepSpeech-i buruzko zerbait (uste dut Mozillaren
>> speech-to-text sistemak horrela izena duela)...
>>
>
> Bai, emango diogu bueltatxo bat baina zuk egindako oinarria primerakoa iruditzen zait.
>
>> Common Voice oso proiektu interesgarria iruditzen zait eta helburuak
>> betetzera iritsiko bagara bultzada berri bat behar du. Ea lortzen
>> dugun!
>
> Nik ez dakidanez joaterik izango dudan eta zu aurkeztu zarenez, eman ezazu zuk izena. Joango gara edukia fintzen eta aurkezpenaren egunean nik egoterik banu, jendearen galderak erantzuten lagunduko nizuke. Ados?
Kaixo:
Lan arrazoiengatik baliteke bilkurara joatea. Baldin banoa, eta nire
hitzaldia ordu berean ez bada, han izango naiz zuk esaten didazun
guztian laguntzeko!
Hitzaldiko edukia eta eman beharreko mezuak, zu eroso sentitzen zarenak
izan behar dira. Beraz, ez egin kasu gehiegirik beste egunean bota nuen
purrustadari. Zuk egoki ikusten duzuna azaldu, niri primeran irudituko
zait eta ^_^
Oker ez banago, ostiral honetan da azken eguna IEB2020an parte hartzeko
proposamenak bidaltzeko (orrialde bateko PDFa). Bidali zenuen? Idazten
laguntzerik nahi? Hala bada, kontaktatu nazazu zuzenean mesedez.
Eskerrik asko.
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago