[Librezale] Informatikari Euskaldunen Bilkura 2020 (IEB2020) maiatzean

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Ots 12, 08:58:56, CET 2020


Aupa Asier:

2020(e)ko otsailaren 11(a) 20:21:57 (CET)-(e)an, Asier Iturralde <asier.iturralde at gmail.com>-(e)k hau idatzi zuen:
[...]
>Beste inor animatzen ez bada, eta zuk ezin baduzu, nik egin dezaket
>aurkezpena. Udazkenean Common Voice ezagutzera emateko 10 minutu
>pasatxoko
>hitzaldi batzuk ematen ibili naiz eta oinarri bezala horko zati batzuk
>erabil ditzakegu. Hau da erabili nuen aurkezpena:
>https://common-voice-aurkezpenak.iametza.eus/

Aurkezpen mundiala!

>Informatikari Euskaldunen Bilkura izanik alde teknikoan gehiago sakondu
>dezakegu eta azken aldiko aurrerapenen berri eman, Wikipediako
>esaldiekin
>egiten ari zarena, DeepSpeech-i buruzko zerbait (uste dut Mozillaren
>speech-to-text sistemak horrela izena duela)...
>

Bai, emango diogu bueltatxo bat baina zuk egindako oinarria primerakoa iruditzen zait.

>Common Voice oso proiektu interesgarria iruditzen zait eta helburuak
>betetzera iritsiko bagara bultzada berri bat behar du. Ea lortzen
>dugun!

Nik ez dakidanez joaterik izango dudan eta zu aurkeztu zarenez, eman ezazu zuk izena. Joango gara edukia fintzen eta aurkezpenaren egunean nik egoterik banu, jendearen galderak erantzuten lagunduko nizuke. Ados?

Nire ustez, librezaletasunaren ikuspuntutik, ikasketa automatikoaren alorrean datu-sorta pribatuekin lan egin ohi dela esan behar dugu. Modela, Batua, Itzultzailea... ez dira teknologia libreak eta berauek sortzeko erabili diren hainbat datu ere ez. Hori ez da ona alor batentzat, ez da ona hizkuntza batentzat eta are gutxiago hizkuntza gutxiagotu batentzat. Hein handi batean diru-publikoz sortutako gauzak libreak izan behar dira.

Suposatzen dut han ibiliko direla AA alorrean gauzak egiten dituzten agente nagusiak. Hauetako batzuek softwarea eta datuak modu pribatiboenean erabiltzen dute, sektorea, euskarari dagokionez behintzat, motelduz. Beraien artean trabak jarriz. Libreak izan litezkeen gauzak ere libreak ez izatea eraginez.

Horregatik egin behar izan du Mozillak ahots datu-sorta libre bat. Horregatik sortuko du motor libre bat. Sektore hori demokratizatzeko. Agente gehiagok parte hartu ahal ixateko, berrikuntzak sustatzeko:
https://voice.mozilla.org/eu/faq

Beno, bota dut nirea :-)

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago