[Librezale] Informatikari Euskaldunen Bilkura 2020 (IEB2020) maiatzean

Asier Iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
As, Ots 11, 20:21:57, CET 2020


Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2020 ots. 11,
ar. (08:31)):

> Kaixo:
>
> Sare sozialetan aipatua ikusi dut baina hemen oraindik inork ezer esan
> ez duenez, badaezpada joan nahi duten guztiek jakin dezaten, esteka hau
> zabaltzen dut hemen:
>
> https://www.unibertsitatea.net/blogak/iebilkura/2020/02/03/ieb2020-adimen-artifiziala/
>
> Aurtengo gaia adimen artifiziala da. Nire ustez ondo legoke norbaitek
> Common Voice proiektua aurkeztea, baina nik ez dakit joaterik izango
> dudan. Beste norbait animatuko balitz primeran! (aurkezpena prestatzen
> lagunduko nioke nahi izanez gero)
>
> Norbait animatzen da?
>
> Orrialde beteko laburpena bidali behar da beranduenez otsailaren 24an.
> Bilkura maiatzean izango bada ere, Donostian, Librezalek bertan zerbait
> aurkeztu nahi badu, bi aste eskas geratzen zaizkigu proposamen bat
> bidaltzeko. Zer uste duzue? Nork nahi du egin? Nork nahi du baina
> laguntzarekin?
>
> Gaiaren jarraipena egiteko:
> https://www.unibertsitatea.net/blogak/iebilkura/
>
> Ondo izan,


Kaixo Txopi,

Beste inor animatzen ez bada, eta zuk ezin baduzu, nik egin dezaket
aurkezpena. Udazkenean Common Voice ezagutzera emateko 10 minutu pasatxoko
hitzaldi batzuk ematen ibili naiz eta oinarri bezala horko zati batzuk
erabil ditzakegu. Hau da erabili nuen aurkezpena:
https://common-voice-aurkezpenak.iametza.eus/

Informatikari Euskaldunen Bilkura izanik alde teknikoan gehiago sakondu
dezakegu eta azken aldiko aurrerapenen berri eman, Wikipediako esaldiekin
egiten ari zarena, DeepSpeech-i buruzko zerbait (uste dut Mozillaren
speech-to-text sistemak horrela izena duela)...

Common Voice oso proiektu interesgarria iruditzen zait eta helburuak
betetzera iritsiko bagara bultzada berri bat behar du. Ea lortzen dugun!

Izan libre izan euskaldun

Asier Iturralde Sarasola
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200211/48e6a2a2/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago