[Librezale] Informatikari Euskaldunen Bilkura 2020 (IEB2020) maiatzean

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Ots 11, 08:31:01, CET 2020


Kaixo:

Sare sozialetan aipatua ikusi dut baina hemen oraindik inork ezer esan
ez duenez, badaezpada joan nahi duten guztiek jakin dezaten, esteka hau
zabaltzen dut hemen:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/iebilkura/2020/02/03/ieb2020-adimen-artifiziala/

Aurtengo gaia adimen artifiziala da. Nire ustez ondo legoke norbaitek
Common Voice proiektua aurkeztea, baina nik ez dakit joaterik izango
dudan. Beste norbait animatuko balitz primeran! (aurkezpena prestatzen
lagunduko nioke nahi izanez gero)

Norbait animatzen da?

Orrialde beteko laburpena bidali behar da beranduenez otsailaren 24an.
Bilkura maiatzean izango bada ere, Donostian, Librezalek bertan zerbait
aurkeztu nahi badu, bi aste eskas geratzen zaizkigu proposamen bat
bidaltzeko. Zer uste duzue? Nork nahi du egin? Nork nahi du baina
laguntzarekin?

Gaiaren jarraipena egiteko:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/iebilkura/

Ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago