[Librezale] Firefox Voice beta
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Ots 11, 08:21:37, CET 2020
Kaixo:
Librezaleko txatean aspaldi aipatu nuen baina posta-zerrenda honetan ez
dut gaur arte idatzi. Mozilla Firefox Voice garatzen eta dagoeneko pixka
bat probatzen ari da:
https://events.mozilla.org/firefoxvoicecampaign
Kanpaina hori hilabete honetan amaitzen da. Helburua, ingelesez,
nabigatzailea ahots-komandoekin kontrolatzeko probak egitea da. Ikusi
horri horretako bideoa edo, hobe, instalatu Beta bertsioa zure Firefox
nabigatzaileak eta probatu hemen agertzen diren komando-motak:
https://mozilla.github.io/firefox-voice/lexicon.html
Animatu!
Ondo legoke gure webgunean albistetxo bat egitea. Inor animatzen da?
Betatesting honen emaitzak Firefox hedapenean bertan jasotzen dira,
probatzen duzunean feedback-a emateko aukera baitago.
Horretaz gain, betatesterren artean Firefox Voice-k izatea nahi dugun
hurrengo funtzionalitatea zein den galdezka hasi dira:
https://qsurvey.mozilla.com/s3/ffxvoice-features
Nik inkesta bete dut eta hirugarren galderan "Support additional
languages" hautatu eta "Basque" idatzi dut. Hau da, funtzionalitate
berrien artean euskarari euskarria emateko eskatu dut. Zuei, nahi izanez
gero, berdina egitera animatzen zaituztet! :-D
Ondo izan,
--
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago