[Librezale] Firefox-eu apiriletik aurrera
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Iga, Ots 2, 17:04:31, CET 2020
Arratsalde on,
Hau idatzi du Osoitz E (oelkoro at gmail.com) erabiltzaileak (2020 ots.
1, lr. (11:23)):
>
> Aupa Julen,
>
> Aspaldiko eta eskerrik asko abisuagatik.
>
> Nire partetik eta kanpoan zauden bitartean saiatuko naiz arduradun ez naizen beste proiektu batzuekin egiten dudan bezala Firefox %100ean laguntzen mantentzen.
>
> Dagoeneko apur bat gainezka nabilenez horrek esan nahiko du denbora horretan beste proiektu batzuei arreta kendu beharko diodala, baina Firefox lehentasun handikoa iruditzen zait.
>
> Besarkada bat,
Eskerrik asko Osoitz eta Ander zuen prestutasunagatik!
Osoitz, itzultzaile rola eman dizut Pontoon-eko proiektuan eta
zuzenean itzulpenak gehi ditzakezu hemendik aurrera, bai eta besteen
gomendioak berrikusi ere.
Inongo zalantzarik izanez gero, datozen bi hilabeteetan oraindik
hemendik ibiliko naiz beraz bota galderak lasai.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago