[Librezale] Fruit Radar aplikazioaren egoera

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Or, Abu 28, 19:59:30, CEST 2020


Badirudi F-Droiden metadatuak besterik ez diala eguneratu, dena euskeraz baito, eta aldaketa egunkaritxoan euskera gehitu dala agertze baita.
[Irudia atxikita]

BaƱo bertsioa ekainetik ez da eguneratu. Gainea aplikazioa bera ez do euskeraz.


Zerbitzarira igotzeanai buruz, ni berdin. Noizbehinka egiaztatzet ta berdin dabil.


2020(e)ko abuztuak 28 19:50:01 (CEST)-(e)an, Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo:
>
>* Euskaraketa
>
>Pasa den ostiralean, duela 7 egun, Fruit Radar aplikazioaren
>garatzaileak idatzi zidan F-Droideko app-a bertsio berria prestatu eta
>F-Droidera igo zuela esanez. Bertsio berriak euskara gehituta zuela!
>
>Badirudi arazoren bat egon dela F-Droideko prozesu automatikoetan (ez
>dakit garatzailearen eraginez edo egiaztaketaren baten eraginez), izan
>ere nik ez dut oraindik bertsio berri hori ikusten eta dena ingelesez
>daukat oraindik.
>
>Egiaztatu dezake norbaitek mesedez? Nik 2020-06-17ko bertsio ikusten
>dut
>hemen:
>https://f-droid.org/en/packages/eu.quelltext.mundraub/
>
>Naiz eta hemen euskara aipatzen den:
>https://niccokunzmann.github.io/mundraub-android/docs/changelog/index.html
>
>Niccori berriz idatzi nion baina egunak aurrera doaz eta ez du
>erantzuten.
>
>* Euskal landareak
>
>Bestalde, Na ovoce webgunean guk etiketatutako landareak agertu gabe
>jarraitzen dute:
>https://na-ovoce.cz/map/#9/43.0438/-2.0352
>
>Niccori aipatu nion eta aplikazioa offline ibiltzeko aukera duela eta
>GitHuben intzidentzia bat sortzeko eskatu zidan. Porrumentziok sortu
>zuen duela 6 egun eta ez da inolako erantzunik egon:
>https://github.com/niccokunzmann/mundraub-android/issues/318
>
>Norbaitek egiaztatu dezake mesedez norberak etiketatzen dituen fruituak
>ez direla webgunean agertzen?
>
>Agian norbaitek lortuko du landareak igotzea eta ikustea! Hala ez bada,
>ondo legoke nahi duenak GitHubeko issue horretan iruzkin bat jartzea
>edo
>emojiren batekin baloratzea kontu honi bultzadatxo bat emateko...
>
>Norbaitek ideiaren bat badu edo beste zerbait egitea bururatzen bazaio,
>aurrera mesedez.
>
>OHARRA: Gorka Azkarate, eskerrik asko aplikazioa euskaratzen amaitzen
>laguntzeagatik.
>
>Eskerrik asko eta ondo izan,
>
>-- 
>Txopi.
>https://ikusimakusi.eus/
>PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
>Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200828/72cd67f4/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: Screenshot_20200828-195614.png
Type: image/png
Size: 175459 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200828/72cd67f4/attachment-0001.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago