[Librezale] Fruit Radar aplikazioaren egoera

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Abu 28, 19:50:01, CEST 2020


Kaixo:

* Euskaraketa

Pasa den ostiralean, duela 7 egun, Fruit Radar aplikazioaren
garatzaileak idatzi zidan F-Droideko app-a bertsio berria prestatu eta
F-Droidera igo zuela esanez. Bertsio berriak euskara gehituta zuela!

Badirudi arazoren bat egon dela F-Droideko prozesu automatikoetan (ez
dakit garatzailearen eraginez edo egiaztaketaren baten eraginez), izan
ere nik ez dut oraindik bertsio berri hori ikusten eta dena ingelesez
daukat oraindik.

Egiaztatu dezake norbaitek mesedez? Nik 2020-06-17ko bertsio ikusten dut
hemen:
https://f-droid.org/en/packages/eu.quelltext.mundraub/

Naiz eta hemen euskara aipatzen den:
https://niccokunzmann.github.io/mundraub-android/docs/changelog/index.html

Niccori berriz idatzi nion baina egunak aurrera doaz eta ez du erantzuten.

* Euskal landareak

Bestalde, Na ovoce webgunean guk etiketatutako landareak agertu gabe
jarraitzen dute:
https://na-ovoce.cz/map/#9/43.0438/-2.0352

Niccori aipatu nion eta aplikazioa offline ibiltzeko aukera duela eta
GitHuben intzidentzia bat sortzeko eskatu zidan. Porrumentziok sortu
zuen duela 6 egun eta ez da inolako erantzunik egon:
https://github.com/niccokunzmann/mundraub-android/issues/318

Norbaitek egiaztatu dezake mesedez norberak etiketatzen dituen fruituak
ez direla webgunean agertzen?

Agian norbaitek lortuko du landareak igotzea eta ikustea! Hala ez bada,
ondo legoke nahi duenak GitHubeko issue horretan iruzkin bat jartzea edo
emojiren batekin baloratzea kontu honi bultzadatxo bat emateko...

Norbaitek ideiaren bat badu edo beste zerbait egitea bururatzen bazaio,
aurrera mesedez.

OHARRA: Gorka Azkarate, eskerrik asko aplikazioa euskaratzen amaitzen
laguntzeagatik.

Eskerrik asko eta ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago