[Librezale] Fruit Radar euskaratuta
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Abu 20, 15:49:38, CEST 2020
Kaixo:
Aplikazioaren 2.300 hitz euskaratu ditut eta pribatutasun politikaren
faltan % 88a euskaratuta dago. Garatzaileari idatzi nion atzo ea euskara
duen bertsioa noiz kaleratu dezakeen galdetuz.
Edonola ere, 50 hitz hauek izan dira euskaratzen zailenak (gehien bat
txatean adostutakoak): Abrikotondoa, Ahabi basatia, Ahabia,
Andere-mahatsondo beltza, Andere-mahatsondo gorria, Andere-mahatsondoa,
Arabisagarrondoa, Aranondoa, Arbendrondoa, Arkakaratsa, Basagereziondoa,
Basagereziondoa, Basamarrubia, Elorri beltza (basarana), Elorri zuria,
Erromeroa, Ezkaia, Garraiska, Gaztainondoa, Gereziondoa, Gingondoa,
Gurbeondoa, Gurbeondoa, Gurbeondoa, Hartz-baratxuria, Hurritza (hurra),
Indigaztainondoa, Intsusa beltza, Intxaurrondoa, Ipurua, Irasagarrondoa,
Itsas hesilaharra, Josta baia, Klaudia aranondoa, Korintoko mahaspasen
zuhaitza, Laranjondoa, Limoiondoa, Madariondoa, Mahatsondoa,
Mandarinondoa, Marrubia, Masustondoa, Melokotoia, Menda-belarra,
Mizpirondoa, Mugurdiondoa, Mulixka, Olibo-zumea, Pikondoa, Sagarrondoa,
Sasia (masusta), Txori-arrosa, Virginiako gereziondoa, Ziabelarra
Egia esan zalantza-balantzan ibili gara hainbat izenekin (hiztegi asko
kontsultatzen, beste hizkuntzetako Wikipedietan bilatzen, Interneteko
webgune berezituetan...) eta euskarazko hitzen bat edo beste txatean
bertan asmatutakoa da (Josta baia, Zilar baia), izan ere landareen
hitzak oso orokorrak dira batzuetan, hizkuntza batetik bestera alde
handiak daude eta abar.
Ni eta besteren bat aplikazioaren erabilgarritasuna bermatzeko erdarazko
hitzak parentesi artean txertatzearen aldekoak ginen, terminologia
konplexu honetan laguntzeko, baita euskalkietako hitzen bat edo beste
ere (xalbot, amanda). Izan ere, botanikako arloa beste asko baino
korapilatsuagoa da eta euskaldun kaletarrak eta euskaldun diglosikoak
kontuan eduki ezean goiko zerrenda horretako hainbat hitz ulergaitzak
izango direlakoan nago (ipurua, andere-mahatsondoa, ziabelarra,
hartz-baratxuria, txori-arrosa). Nik aplikazioa ingelesez erabili dut,
"*berry" asko zer diren ondo jakin gabe eta ikaragarri deserosoa egin
zait bidean gelditu eta hiztegi desberdinetan eta Wikipedietan bilaketak
egiten hastea (batzuetan, hala ere, nire zalantza argitu gabe).
Horregatik, aplikazio berezi honetan euskaldun askori hainbat "*ondo"
ulergaitz egingo zaizkiela iruditzen zait eta erdaretako hitz batzuk
lagungarriak izan zitezkeela pentsatzen dut (enebro, grosella, tomillo,
framboise, mirabelle, casseille). Era horretan aplikazioa euskarazko
ordain batzuk ez dakizkitenei euskarazkoak ikasten lagun lezake.
Latinezko izenak ere problematikoak dira zenbat kasutan, hitz arrunt
batek 60 edo 80 landare-motari egiten baitio erreferentzia eta horietako
batzuk ez baitaude beraien artean ahaideturik.
Nik aplikazioan goiko zerrenda garbia kargatu dut, gehiengoak hori nahi
duelako, baina mezu honetan behintzat nik eta besteren batek parentesi
artean egoki ikusi ditugun erdaretako hitzak bildaliko ditut hainbat
erabiltzailerentzat lagungarriak izango liratekeela pentsatzen baitut:
Mundraub.org kategoriak (lehenetsita bistaratzen direnak):
Apple <--> Sagarrondoa
Apricot <--> Abrikotondoa
Pear <--> Madariondoa
Cherry <--> Gereziondoa
Mirabelle <--> Mulixka (mirabelle)
Mulberry <--> Masustondoa
Plum <--> Aranondoa
Quince <--> Irasagarrondoa, menbrilloa
Other Fruit Tree <--> Bestelako fruitu-arbola
Blackberry <--> Sasia (masusta)
Blueberry <--> Ahabia
Bilberry <--> Ahabi basatia (arándano, myrtille)
Raspberry <--> Mugurdiondoa (frambuesa, framboise)
Elder <--> Intsusa beltza, sabuka
Rose Hip <--> Arkakaratsa, astoarrosa, sasiarrosa
Juneberry <--> Gurbeondoa (Rosaceae)
https://en.wikipedia.org/wiki/Amelanchier
Currant <--> Korintoko mahaspasen zuhaitza
Cornel Cherry <--> Basagereziondoa (Cornus)
Seaberry <--> Itsas hesilaharra (Hippophae)
Sloe <--> Elorri beltza (basarana)
Haw <--> Elorri zuria (Crataegus)
https://eu.wikipedia.org/wiki/Crataegus
Other Fruit Shrub <--> Bestelako fruitu zuhaixka
Ramsons <--> Hartz-baratxuria (Allium ursinum)
Mint <--> Menda-belarra
Rosemary <--> Erromeroa
Thyme <--> Ezkaia, xarbota, erle-belarra (tomillo, thym)
Juniper <--> Ipurua (enebro, genévrier)
Woodruff <--> Ziabelarra (Galium)
Other Herbs <--> Bestelako belarrak
Chestnut <--> Gaztainondoa
Hazel <--> Hurritza (hurra)
Wild Strawberry <--> Basamarrubia
Walnut <--> Intxaurrondoa
Other Nut <--> Bestelako oskoldun fruituen zuhaitza
Na-Ovoce.cz aukera aktibatuz gero, Mundraub-ekoez gain agertzen diren
kategoria:
Sour Cherry <--> Gingondoa (guindo, griottier)
Service Tree <--> Gurbeondoa (Rosaceae)
Rowan <--> Gurbeondoa (Rosaceae)
Peach <--> Melokotoia
Chokeberry <--> Virginiako gereziondoa (Prunus virginiana)
Medlar <--> Mizpirondoa (níspero, nèfle)
Gooseberry <--> Andere-mahatsondoa (grosella, groseille)
Silverberry <--> Olibo-zumea (Elaeagnus commutata)
Lemon Balm <--> Garraiska (Melissa)
Almond <--> Arbendrondoa, almendrondoa, amanda
FruitMap.org aukera aktibatuz gero, Mundraub-ekoez gain agertzen diren
kategoria:
Greengage <--> Klaudia aranondoa
Tangerine <--> Mandarinondoa
Grapefruit <--> Arabisagarrondoa, pomeloa
Orange <--> Laranjondoa
Lemon <--> Limoiondoa
Fig <--> Pikondoa
Briar <--> Txori-arrosa (Rosa rubiginosa)
Red Ribes <--> Andere-mahatsondo gorria (grosellero, groseillier)
Black Ribes <--> Andere-mahatsondo beltza (grosellero, groseillier)
Jostaberry <--> Jostaberry (casseille)
https://fr.wikipedia.org/wiki/Casseille
https://www.wikidata.org/wiki/Q1079241
Dogwood <--> Basagereziondoa (Cornus)
Grape <--> Mahatsondoa
Horse Chestnut <--> Indigaztainondoa (animalientzat!)
Strawberry <--> Marrubia
App-a euskaraz kaleratzen denean hemen abisatuko dut. Bitartean ere has
gaitezke herri desberdinetan landareak etiketatzen behar duenak goiko
zerrenda hau erabiliz.
Ni orain beste kontu batzuetan sartuko naiz. Norbaitek aplikazioaren
euskaratzea hobetzen jarraitu nahi badu, sar dadila hemen eta idazteko
baimenak emango dizkiot.
Ondo izan,
--
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago