[Librezale] Fruit Radar euskaratuta

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Ast, Abu 20, 16:25:19, CEST 2020


Azaldu bezela, ta Txopik berak bezela, nei etzait batere praktikoa 
iruditzen euskal hitz ez-oso-erabiliak sartzearren aplikazioa zailtzea. 
Izan ere Txopik hasitako egitura ez datza erderazko hitzak erabiltzean 
euskerazkoen ordez, aurkakoa baizik: euskerazkoa nagusi, ulergarria dan 
bezela, ta erderazkoak lagungarri. Inola ere ez erdera aurretik.

Andere-mahatsondoa bezelako hitzak oso jende gutxik ezagutzen ditu eta 
esan bezela latinezko hitzak ez dia aproposak gehienetan ez dia ta 
zehatzak. Eta interneten bilatzearekiko, guri hitz hauek topatzen 
kostatu bazaigu, itzultzaileak izanda... erabiltzaile arrunt bati????

Euskera diglosian bizi da eta euskerazko aplikazioak euskaldun 
peto-petoei ere zailak ite bazaizkie... nora goaz? Inork ez du euskeraz 
erabiliko aplikazio hori eta seguraski ezta beste asko ere. Norbaitek 
behin "Andere-mahatsondoa" gazteleraz "grosella" dala azkar ikusita 
jakingo du badagola euskal hitza landare horrentzako. Euskera hutsean 
jarrita probableena da landare hori errefuxatzea.


Nik eta kontu honexetaz hitzegin deten beste askok askoz ere gusturago 
erabiliko lukete Txopiren proposamenarekin. Eta zentzudunena iruditzen zait.

20/8/20 15:49(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Aplikazioaren 2.300 hitz euskaratu ditut eta pribatutasun politikaren
> faltan % 88a euskaratuta dago. Garatzaileari idatzi nion atzo ea euskara
> duen bertsioa noiz kaleratu dezakeen galdetuz.
>
> Edonola ere, 50 hitz hauek izan dira euskaratzen zailenak (gehien bat
> txatean adostutakoak): Abrikotondoa, Ahabi basatia, Ahabia,
> Andere-mahatsondo beltza, Andere-mahatsondo gorria, Andere-mahatsondoa,
> Arabisagarrondoa, Aranondoa, Arbendrondoa, Arkakaratsa, Basagereziondoa,
> Basagereziondoa, Basamarrubia, Elorri beltza (basarana), Elorri zuria,
> Erromeroa, Ezkaia, Garraiska, Gaztainondoa, Gereziondoa, Gingondoa,
> Gurbeondoa, Gurbeondoa, Gurbeondoa, Hartz-baratxuria, Hurritza (hurra),
> Indigaztainondoa, Intsusa beltza, Intxaurrondoa, Ipurua, Irasagarrondoa,
> Itsas hesilaharra, Josta baia, Klaudia aranondoa, Korintoko mahaspasen
> zuhaitza, Laranjondoa, Limoiondoa, Madariondoa, Mahatsondoa,
> Mandarinondoa, Marrubia, Masustondoa, Melokotoia, Menda-belarra,
> Mizpirondoa, Mugurdiondoa, Mulixka, Olibo-zumea, Pikondoa, Sagarrondoa,
> Sasia (masusta), Txori-arrosa, Virginiako gereziondoa, Ziabelarra
>
> Egia esan zalantza-balantzan ibili gara hainbat izenekin (hiztegi asko
> kontsultatzen, beste hizkuntzetako Wikipedietan bilatzen, Interneteko
> webgune berezituetan...) eta euskarazko hitzen bat edo beste txatean
> bertan asmatutakoa da (Josta baia, Zilar baia), izan ere landareen
> hitzak oso orokorrak dira batzuetan, hizkuntza batetik bestera alde
> handiak daude eta abar.
>
> Ni eta besteren bat aplikazioaren erabilgarritasuna bermatzeko erdarazko
> hitzak parentesi artean txertatzearen aldekoak ginen, terminologia
> konplexu honetan laguntzeko, baita euskalkietako hitzen bat edo beste
> ere (xalbot, amanda). Izan ere, botanikako arloa beste asko baino
> korapilatsuagoa da eta euskaldun kaletarrak eta euskaldun diglosikoak
> kontuan eduki ezean goiko zerrenda horretako hainbat hitz ulergaitzak
> izango direlakoan nago (ipurua, andere-mahatsondoa, ziabelarra,
> hartz-baratxuria, txori-arrosa). Nik aplikazioa ingelesez erabili dut,
> "*berry" asko zer diren ondo jakin gabe eta ikaragarri deserosoa egin
> zait bidean gelditu eta hiztegi desberdinetan eta Wikipedietan bilaketak
> egiten hastea (batzuetan, hala ere, nire zalantza argitu gabe).
> Horregatik, aplikazio berezi honetan euskaldun askori hainbat "*ondo"
> ulergaitz egingo zaizkiela iruditzen zait eta erdaretako hitz batzuk
> lagungarriak izan zitezkeela pentsatzen dut (enebro, grosella, tomillo,
> framboise, mirabelle, casseille). Era horretan aplikazioa euskarazko
> ordain batzuk ez dakizkitenei euskarazkoak ikasten lagun lezake.
> Latinezko izenak ere problematikoak dira zenbat kasutan, hitz arrunt
> batek 60 edo 80 landare-motari egiten baitio erreferentzia eta horietako
> batzuk ez baitaude beraien artean ahaideturik.
>
> Nik aplikazioan goiko zerrenda garbia kargatu dut, gehiengoak hori nahi
> duelako, baina mezu honetan behintzat nik eta besteren batek parentesi
> artean egoki ikusi ditugun erdaretako hitzak bildaliko ditut hainbat
> erabiltzailerentzat lagungarriak izango liratekeela pentsatzen baitut:
>
> Mundraub.org kategoriak (lehenetsita bistaratzen direnak):
> Apple <--> Sagarrondoa
> Apricot <--> Abrikotondoa
> Pear <--> Madariondoa
> Cherry <--> Gereziondoa
> Mirabelle <--> Mulixka (mirabelle)
> Mulberry <--> Masustondoa
> Plum <--> Aranondoa
> Quince <--> Irasagarrondoa, menbrilloa
> Other Fruit Tree <--> Bestelako fruitu-arbola
> Blackberry <--> Sasia (masusta)
> Blueberry <--> Ahabia
> Bilberry <--> Ahabi basatia (arándano, myrtille)	
> Raspberry <--> Mugurdiondoa (frambuesa, framboise)
> Elder <--> Intsusa beltza, sabuka
> Rose Hip <--> Arkakaratsa, astoarrosa, sasiarrosa
> Juneberry <--> Gurbeondoa (Rosaceae)
>    https://en.wikipedia.org/wiki/Amelanchier
> Currant <--> Korintoko mahaspasen zuhaitza
> Cornel Cherry <--> Basagereziondoa (Cornus)
> Seaberry <--> Itsas hesilaharra (Hippophae)
> Sloe <--> Elorri beltza (basarana)
> Haw <--> Elorri zuria (Crataegus)
>    https://eu.wikipedia.org/wiki/Crataegus
> Other Fruit Shrub <--> Bestelako fruitu zuhaixka
> Ramsons <--> Hartz-baratxuria (Allium ursinum)
> Mint <--> Menda-belarra
> Rosemary <--> Erromeroa
> Thyme <--> Ezkaia, xarbota, erle-belarra (tomillo, thym)
> Juniper <--> Ipurua (enebro, genévrier)
> Woodruff <--> Ziabelarra (Galium)
> Other Herbs <--> Bestelako belarrak
> Chestnut <--> Gaztainondoa
> Hazel <--> Hurritza (hurra)
> Wild Strawberry <--> Basamarrubia
> Walnut <--> Intxaurrondoa
> Other Nut <--> Bestelako oskoldun fruituen zuhaitza
>
> Na-Ovoce.cz aukera aktibatuz gero, Mundraub-ekoez gain agertzen diren
> kategoria:
> Sour Cherry <--> Gingondoa (guindo, griottier)
> Service Tree <--> Gurbeondoa (Rosaceae)
> Rowan <--> Gurbeondoa (Rosaceae)
> Peach <--> Melokotoia
> Chokeberry <--> Virginiako gereziondoa (Prunus virginiana)
> Medlar <--> Mizpirondoa (níspero, nèfle)
> Gooseberry <--> Andere-mahatsondoa (grosella, groseille)
> Silverberry <--> Olibo-zumea (Elaeagnus commutata)
> Lemon Balm <--> Garraiska (Melissa)
> Almond <--> Arbendrondoa, almendrondoa, amanda
>
> FruitMap.org aukera aktibatuz gero, Mundraub-ekoez gain agertzen diren
> kategoria:
> Greengage <--> Klaudia aranondoa
> Tangerine <--> Mandarinondoa
> Grapefruit <--> Arabisagarrondoa, pomeloa
> Orange <--> Laranjondoa
> Lemon <--> Limoiondoa
> Fig <--> Pikondoa
> Briar <--> Txori-arrosa (Rosa rubiginosa)
> Red Ribes <--> Andere-mahatsondo gorria (grosellero, groseillier)
> Black Ribes <--> Andere-mahatsondo beltza (grosellero, groseillier)
> Jostaberry <--> Jostaberry (casseille)
>    https://fr.wikipedia.org/wiki/Casseille
>    https://www.wikidata.org/wiki/Q1079241
> Dogwood <--> Basagereziondoa (Cornus)
> Grape <--> Mahatsondoa
> Horse Chestnut <--> Indigaztainondoa (animalientzat!)
> Strawberry <--> Marrubia
>
> App-a euskaraz kaleratzen denean hemen abisatuko dut. Bitartean ere has
> gaitezke herri desberdinetan landareak etiketatzen behar duenak goiko
> zerrenda hau erabiliz.
>
> Ni orain beste kontu batzuetan sartuko naiz. Norbaitek aplikazioaren
> euskaratzea hobetzen jarraitu nahi badu, sar dadila hemen eta idazteko
> baimenak emango dizkiot.
>
> Ondo izan,
>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago