[Librezale] Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Ast, Abu 20, 11:54:18, CEST 2020


Sortu degu Telegramen txat-gela: t.me/SoftwareLibreZalantzak

Dakin norbaitek Matrixerako zubia itean zain gaude. Bitartean Telegram 
martxan hasiko gea.

Denak ongitorriak, noski :)


20/8/17 14:16(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> Sortu taldea, ezta? Nik uste nahiko eztabaida egon dela.
>
> 2020(e)ko abuztuaren 15(a) 16:20:34 (CEST)-(e)an, Porrumentzio 
> <porrumentzio a bildua riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:
>
>     Duela lau egun ez du inork ezer esan, beraz ados izen hoi,
>     "Software Libre Zalantzak", erabiltzea Matrix-Telegram txat gelarako?
>
>     Deskribapenetan zehaztuko genuke beste guztia.
>
>     2020(e)ko abuztuak 11 22:27:14 (CEST)-(e)an, mikelgs a bildua ni.eus-(e)k
>     hau idatzi zuen:
>
>         Kaixo,
>
>         Deskonektatuta ibili naiz, baina honi buruz txat gelan eta
>         hemen debatea egon dela ikusteak poztu nau. "Software Libre
>         Zalantzak" gustatzen zait. Gero gelak deskribapenean (edo
>         telegramen pineatuta goian jarri ohi den mezu horretan)
>         horrelako zerbait zehatzagoa, dinamismoa adierazten duena
>         jarriko nuke:
>
>         "Linux instalazioak, aplikazio libreen inguruko zalantzak,
>         gailu zaharren biziberritzea... bezalakoei buruz elkar
>         laguntzeko gunea. (...)" horrelako zerbait. Baina taldearen
>         erabilerak zehaztuko luke testu hori, noski.
>
>         Izenean "euskara" jartzea interesgarria izan daiteke, baina ez
>         dakit beharrezkoa den. Akaso deskribapenean euskara hitza
>         jarrita bilaketan eskaintzen da gero?
>
>         Oporretan nabil, erabakitzen duzuenarekin ados egongo naiz.
>
>         Ondo izan!
>
>         2020(e)ko abuztuaren 11(a) 18:35:09 (CEST)-(e)an, Porrumentzio
>         <porrumentzio a bildua riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:
>
>             Jarraitu det elkarrizketa guztia ta azken mezuari erantzungo diot, baño
>             lenaokoei erantzunez ere.
>
>             Txopik proposatu dunakin ados, "Librea" hitzari -a kenduta: Software
>             Libre Zalantzak (marratxo imajinario bat eukiko balu bezela).
>             Identifikatzaileak berdin, -a gabe.
>
>             Noiz arte utzi izena erabakitzeko? Ikusita gehiengoak ados gaudela ta
>             galdetegian parte hartutako guztiek (MikelGSk izan ez ezik) erantzun
>             degula, ostiral honetararte utziko nuke, abuztuak 14. Eztet uste
>             desadostasun haundirik eongo danik ta hola asteburuan antola nezake txat
>             gela. Ados?
>
>             Xalbak aipatutako edozein-gaierako-gela horren arira, erabat ados ta
>             erantzun osoa Txopirena. Ez dakitena Xalbak txat-gela nahiko ote zun da,
>             edo ados dagon Lemmy moduko batekin (eztakit ere Lemmyk ze formatutarako
>             aukera emate dun.
>
>
>             20/8/11 18:06(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>
>                 20/8/11 13:34(e)an, ixalba igorleak idatzi zuen:
>
>                     neri ondo ematen dit Porruren azken proposamen honek. 
>
>                 Bai, nik ere "Software Librea Zalantzak" ondo egon
>                 daitekeela uste dut. Denbora gehientsuenean ikusten
>                 den izen horretaz gain identifikatzaileak ere pentsatu
>                 beharko dira. Matrixen identifikatzailea
>                 "#software-librea-zalantzak:librezale.eus" izan liteke
>                 eta Telegramen berriz "SoftwareLibreaZalantzak" izan
>                 liteke (bertan ez dago gidoirik erabiltzeko ohiturarik).
>
>                     Eztabaida honi epemuga bat ipiniko diogu,
>                     astebetekoa adibidez? Adostasun handiena jasotzen
>                     duen izenarekin sor daiteke kanala/gela eta
>                     aurrerago izena aldatzea/doitzea erabakiko balitz
>                     hori ere egin daitekeelakoan nago. ---- Honekin
>                     zeharka lotuta... Asanbladaren ondoren bururatu
>                     zitzaidan, *ez nazazue harrikatu mesedez*,
>                     hirugarren talde bat sortu daitekeela erabat gaiz
>                     kanpokoak bidaltzeko. *EsateaLibre*: Euskaraz,
>                     edozein gauzari buruz idazteko. 
>
>                 Euskal talde batean baino gehiagotan pertsona batek
>                 baino gehiagok proposatu du horrelako zerbait baina ni
>                 nagoen talde guztiak gai edo leku zehatzetan
>                 berezituak dira eta ez du inon ondo enkajatzen kontu
>                 horrek. Duela aste batzuk, Librezaleko txatean
>                 pertsona batzuek *euskarazko txat / foro batzuk*
>                 sortzea baloratzen hasi ginen eta hasiera batean jende
>                 nahiko interesatuta zegoela ikusita, Librezaletik
>                 kanpoko lantalde bat eratu genuen. Ekimen hori
>                 euskaraz izango dela kontuan izanda baina software
>                 librean zentratuko ez dela kontuan izanda (beste gai
>                 asko jorratzeko aukera izatea gakoa da), Librezaletik
>                 kanpo aritzea erabaki genuen, arazoak saihesteko eta
>                 behar dena / egokia dena / gure ustez egin beharko
>                 litzatekeena askatasunez aztertzeko aukera izateko.
>                 Talde eragile horri Abaraska izena jartzea otu
>                 zitzaigun Librezaleko txatean eta hortik aurrera txat
>                 bikoitz honetan jarraitu dugu: Matrix:
>                 #abaraska:sindominio.net Telegram:
>                 https://t.me/Abaraska Txat, foro eta esteka
>                 agregatzaile asko izan ditugu hizpide azken asteotan
>                 eta azken egunotan Lemmy instantzia bat sortzea
>                 baloratu dugu (aste honetan behin-behineko instantzia
>                 bat probatzen ari gara!). Tresna bat baino gehiago
>                 aldi berean erabiltzeko aukera ere interesgarria izan
>                 daiteke. Edonola ere, ez dirudi irailera arte edo
>                 erabakirik hartuko dugunik. Norbaitek euskarazko txoko
>                 horretan interesa balu, sar dadila txatetako batean,
>                 ekimen guztiz irekia baita eta orain da momentu ona
>                 proiektuari forma ematen ari baikara).
>
>                     Librezaleko azpiegitura bera erabiliz nahiz eta
>                     Librezalek ez lukeen bertan esandako ezeren
>                     ardurarik hartuko. Modu honetan, orain arte
>                     Librezaleko kanalera/gelara iritsi diren eta
>                     bertan lekurik ez daukaten mezu horiek nora bidali
>                     egongo litzateke. Iritsi izan diren mezu horietako
>                     batzuk, ikusteko modukoak iruditu zaizkit.
>                     Asanbladatik buruan neukan, ea zer iruditzen
>                     zaizuen. Agian honek beste ari bat beharko luke.
>                     xalba. Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net
>                     <mailto:porrumentzio a bildua riseup.net>> igorleak hau
>                     idatzi zuen (Asr, abu 11, 2020 12:27): Nik honako
>                     hau proposatzen det, Xalba ta Dabiden aurreko
>                     proposamenetatik abiatuta: Software Libre
>                     Zalantzak Deskribapenean: Librezaleko software
>                     librearen inguruko zalantzak, eztabaidak eta abar
>                     emateko tokia, euskaraz. 1) Izena hitz ezberdinez
>                     osatuta egotearren eta ez bakar ta luze batez 2)
>                     Izena gehiegi ez luzatzearren 3) Deskribapenean
>                     azalpena jarri ta Librezaleko parte dala esanda
>                     Oraindik ere "euskara" izenean jartzea
>                     interesgarria iruditzen zait, nik neuk bilatu izan
>                     ditut ta txat-gela edota foruak euskeraz izateatik
>                     soilik, interneten "euskara" edo "euskaraz"
>                     bilatuta. 20/8/11 12:14(e)an, Dabid igorleak
>                     idatzi zuen:
>
>                         Aupa! Ez dakit ez ote naizen egongo gaia
>                         oraindik gehiago korapilatzen, baina (agian)
>                         afera askatu dezakeen izen hau proposatzen
>                         dizuet (inkestan bozka gehien jaso duten duten
>                         bi izenen lotura besterik ez da):
>                         LibreZalantzak: Software librea euskaraz
>                         Gainera, orain ohartu naiz, kontutan hartu
>                         Librezalerekiko lotura taldearen
>                         deskribapenean egon daitekeela bai Telegram
>                         zein Matrixen. Erdibideak... akaso. Ondo izan!
>                         20/8/11 12:06(e)an, ixalba igorleak idatzi zuen:
>
>                             Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net
>                             <mailto:porrumentzio a bildua riseup.net>> igorleak
>                             hau idatzi zuen (Asr, abu 11, 2020 11:47):
>                             Egunon! Haria galdu dutenentzat, azken
>                             asanbladan [1] erabaki genun software
>                             librearen inguruko txat gela bat sortzea,
>                             hainbat arrazoi zirela medio. Horretarako
>                             izen bat adostu nahi genun ta galdetegi
>                             bat osatu genun [2]. E-posta zerrendatik
>                             ta Matrix-Telegram txat gelara bidali nun
>                             galdetegia ta partaide guztitatik, 200 bat
>                             behintzat, 8k bakarrik hartu genun parte.
>                             Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
>                             *LibreZalantzak*: 6 erabat alde, adostasun
>                             1 *Software askea euskaraz*: 4 erabat
>                             alde, 3 adostasun Aldea ez da bizik
>                             haundia, partehartze exkaxa ikusita are
>                             gehiago, beraz bi izen hoien artean
>                             berriro baloratzea proposatu nun
>                             Matrix-Telegram txat gelan. Eztabaida
>                             "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan
>                             laburtuta] eta "Software askea euskaraz"
>                             [SAE mezu honetan laburtuta] izenen artean
>                             egon da. Txat gelako eztabaidatxo horretan
>                             galdetegian parte hartutako 8
>                             pertsonetatik 6k eman genun iritzia, beraz
>                             e-posta zerrendara pasa det kontua.
>                             ------------------------------------------------------------------------
>                             *Iritziak * /Porrumentzio, ni neu:/ LZ
>                             izenak ez du nahikoa definitzen taldearen
>                             izaera eta SAE egokiagoa iruditzen zait,
>                             izenak izana zehazten dulako ta aurkitzeko
>                             errexagoa izango dalako. /Zaloka: /SAE
>                             izenaren alde. /Enara:/ SAE izenaren alde.
>                             /Dabid: /LZ izenak ez du izana definitzen.
>                             Hobe SAE. /Etxondoko: /LZ izenak
>                             Librezale-rekin lotura erakusten du lehen
>                             zatiaz (LibreZal) eta zalantzak argitzeko
>                             tokia dela argitzen du bigarren zatiaz
>                             (Zalantzak). Ez du uste inork txatak
>                             bilatzen ditunik, beraz ez dio garrantzia
>                             ematen bilatzeko errextasunari; hau da,
>                             izenak izaerakin lotura eukitzeari. Izan
>                             ere, "erabilerak erakutsiko digu" zer den
>                             taldea, ez izenak. Hala ere, SAE izenak
>                             taldea zer den hobeto argitzen duela
>                             onartzen du. /Txopi: /SAE izena
>                             egokia(goa) iruditzen zaio baina "askea"
>                             hitz erabili ordez, "librea" erabiliko
>                             luke, horrela adostuta baitago
>                             Sofware-aren kasuan. Hau ere Dabidek
>                             aipatu zuen lehenago. /Ohio (txat gelan):
>                             /Azken hitz-aldaketa honekin ez dago ados
>                             eta euskal jatorrizko hitza hobestea
>                             nahiago du.
>                             ------------------------------------------------------------------------
>                             Ikusita iritzi ezberdinak daudela,
>                             "Software librea euskaraz (Librezale)"
>                             izena proposatu dute txat gelan,
>                             Librezalerekin lotura edukitzeko eta
>                             "librea" hitza erabiltzearren.
>                             ------------------------------------------------------------------------
>                             Zein iritzi dezute besteek? Helburua
>                             bilaketa erraztea bada, agian zuzenagoa
>                             litzateke bien arteko erdibideko bat
>                             ipintzea. + SoftwareLibre(Aske)Zalantzak
>                             (Libre edo Aske bietako bat bakarrik)
>                             Izenak berak erakusten du Euskaraz
>                             gidatzen dela. "Software askea euskaraz"
>                             izena oso generikoa da eta Librezale
>                             talde/gela hau ere horretan sartzen da.
>                             Gela/talde berria sortzearen helburua da
>                             erabileraren inguruko zalantzak
>                             azaldu/argitzea. 💭 Nere 5 xentimokoa xalba
>                             ------------------------------------------------------------------------
>                             Estekak: [1] 2020/07/11
>                             <https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada>
>                             [2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
>                             ------------------------------------------------------------------------
>                             Librezale mailing list
>                             Librezale a bildua librezale.eus
>                             <mailto:Librezale a bildua librezale.eus>
>                             https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>                             ------------------------------------------------------------------------
>                             Librezale mailing list
>                             Librezale a bildua librezale.eus
>                             <mailto:Librezale a bildua librezale.eus>
>                             https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>                         ------------------------------------------------------------------------
>                         Librezale mailing list Librezale a bildua librezale.eus
>                         <mailto:Librezale a bildua librezale.eus>
>                         https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>                     ------------------------------------------------------------------------
>                     Librezale mailing list Librezale a bildua librezale.eus
>                     https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>                     ------------------------------------------------------------------------
>                     Librezale mailing list Librezale a bildua librezale.eus
>                     https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>             ------------------------------------------------------------------------
>             Librezale mailing list
>             Librezale a bildua librezale.eus
>             https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
> -- 
> Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu 
> nire laburtasuna. 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200820/fe823c40/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago