[Librezale] Aldaketak Mozillan

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Abu 13, 14:51:54, CEST 2020


Kaixo:

Zuetako batzuek jakingo duzuen bezala, Mozillak 250 pertsona kaleratu
berri ditu, dituen langile guztien laurdena [1]. Erabaki horren
arrazoia, bere printzipioen baieztapena eta proiektua ekonomikoki
bideragarria mantentzeko egingo dituen aldaketen gakoak azaltzeko,
Mozillak artikulu hau argitaratu zuen duela bi egun:
https://blog.mozilla.org/blog/2020/08/11/changing-world-changing-mozilla/

Epe laburrera ondorio batzuk zeintzuk diren irakurtzen han-hemenka.
Adibidez, Pocket[2] eta atera berri duten VPN zerbitzu berria[3]
indartuko dituztela dirudi, fundazioaren helburuak gauzatu ahal izateko
diru-iturriak finkatu beharra daukatelako. Aurrerantzean
berritzaileagoak izango direla eta erabiltzaileen beharrei hobeto
erantzuteko esperimentu gehiago eta azkarrago egingo dituztela ere
esaten dute.

Firefox zein egoeratan geratzen den ez zait argi geratu. Batzuek
hilzorian kokatzen dute [4] baina kostatzen zait hori sinistea,
Mozillaren proiektu esanguratsuena delako, bertatik ere dirua ateratzen
dutela ulertzen baitut (ziurrenik ez behar beste, baina tira), fundazioa
sorreratik dituen helburuekin guztiz bat datorrelako eta DevTools taldea
adibidez txikiagoa baina mantentzen dutela irakurri baitut hor nonbait.
Hau da, Firefox-en garapena moteldu egingo zutela suposatzen dut, baina
ez izoztu. Gainera, duela bi eguneko artikulu horretan, WebAssemby-rekin
lanean darraitela baieztatzen dute eta beraz, Firefox-ekin aurrera
egitea ezbaian ez dagoela ulertzen dut:
https://hacks.mozilla.org/2019/11/announcing-the-bytecode-alliance/

Ez dakit zuek nola ikusten duzuen...

Edonola ere, Common Voicen garapenak izozten dituztela argi esan dute:
https://discourse.mozilla.org/t/mozilla-org-wide-updates-impacts-on-common-voice/65612

Hau da, jendeari dagokionez grabaketak biltzearena aurrera jarraitzen
du, azpiegitura mantenduko dute eta datu-sorta berriak prestatu eta
argitaratu, baina bide-orrian aurreikusita zeuden hobekuntzak bertan
behera geratu dira. Honek euskarazko ahotsen bilketa proiektuari hasiera
batean eragiten ez diola ulertzen dut. Esaldiak lortzen, grabaketak
egiten eta balioztatzen jarrai dezakegu orain arte bezala eta Mozillaren
aldetik behar ditugunak martxan jarraituko dute.

Hauek dira gutxi gora-behera nik orain arte irakurri ditudanak.
Norbaitek ezer gehiagorik badaki Mozillaren beste proiektu batzuei
dagokionez edo bestelako iruzkin edo hausnarketarik badu, aurrera
mesedez :-)

Ondo izan,
Txopi.

[1]
https://www.theverge.com/2020/8/11/21363424/mozilla-layoffs-quarter-staff-250-people-new-revenue-focus
[2] https://www.mozilla.org/en-US/firefox/pocket/
[3] https://vpn.mozilla.org/
[4] https://kowabit.de/mozilla-is-dead/

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago