[Librezale] Fruit Radar euskaratzen: bilberry vs. blueberry
Porrumentzio
porrumentzio a bildua riseup.net
Lar, Abu 15, 13:02:55, CEST 2020
Agian Ahabi amerikarra (ezaguna, hemen jate dana) eta Ahabi basatia
(ezezaguna, nahiz ta Europa iparraldekoa izan)
20/8/15 12:59(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Fruit Radar aplikazioak sarrera bat dauka "Blueberry" landarearentzat
> eta bete bat "Bilberry" landarearantzat. Norbaitek taulan lerro bat
> ezabatu du eta gelaxka bakarrean biak jarri ditu eta itzulpen bezala
> "Ahabia" jarri. Baliteke euskaraz hitz bakarra egotea baina nik bi
> itzulpen behar ditut, landareen zerrenda ez da hizkuntzaren arabera
> aldatzen.
>
> Gainera, fruituak oso antzekoak badira ere, ez dira berdinak:
> https://www.purplesuper.com/bilberry-vs-blueberry/
>
> Beraz, ez dakit nola eman landare bi hauek. Agian honela?
> - Blueberry <--> Ahabi amerikarra
> - Bilberry <--> Ahabia (Vaccinium myrtillus)
>
> Ondo izan,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago