[Librezale] Fruit Radar euskaratzen
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Abu 15, 12:49:38, CEST 2020
20/8/14 14:32(e)an, mikelgs at ni.eus igorleak idatzi zuen:
> Nik "tomillo" ezkai.esaten dut normaltasunez aspalditik (lehen aldian
> hiztegian begiratu nuela uste dut).
>
Kaixo:
Aplikazioa erabiltzaile askorentzat izan behar da erabilgarri.
Horregatik, batzuetan sinonimoak jartzea erabilgarria izan daiteke.
Madariak eta udareak oso hitz zabalduak dira eta horregatik ez dut ikusi
beharrik sinonimo guztiak jartzeko. Baina ezkaiaren kasuan pentsatu dut
agian egongo dela "ezkaia" zer den ez dakienik eta xarbota edo
erle-belarra bai. Ez dakit, agian oker nago eta ezkaia madaria bezain
zabaldua den hitza da, baina nik ezetz esango nuke. Beraz, badaezpada
honela utzi ditut:
- Pear <--> Madariondoa
- Thyme <--> Ezkaia, xarbota, erle-belarra (tomillo, thym)
Norbaitek beste modu batera ikusten badu, editatu dezala pad-a
horretarako dago eta.
Eskerrik asko,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago