[Librezale] Fruit Radar euskaratzen
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
Or, Abu 14, 14:32:39, CEST 2020
Nik "tomillo" ezkai.esaten dut normaltasunez aspalditik (lehen aldian hiztegian begiratu nuela uste dut).
Maratoian parte hartuko nuke.
2020(e)ko abuztuaren 14(a) 14:25:55 (CEST)-(e)an, Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:
>Fruta/Fruitu eztabaidarekiko, netzako "fruta" haundi ta mamitsuak izan
>dia (zuhaitzetatik ateratakoak) ta "fruitu" berriz, txikiak: marrubiak,
>gereziak, mahatsak, fruitu lehorrak...
>(Hau Buruntzaldean behintzat)
>
>-a itsatsiarena aplikazioan: Txopik deskribatutako menu hortan
>"sagarrak, limoiak" jarriko nuke, pluralean, zuhaitz berian fruta bat
>baño gehio eotea espero baita.
>
>Thyme, tomillo... ez al da "bedar-ra"??
>Nik hola ikusi izan det, ta baita erabili ere.
>
>Hemen erabiltzen ez dian erdal hitzekin, hoberena izen zientifikoa
>jartzea. Norbaitek noizbait beharko balu, atzerrian edo, izen hoi
>bilatu ta informazioa errez lortzeko, nahi dun hizkuntzan.
>
>Eta azkenik, maratoiarekin erabat ados, nik parte hartuko nuke. Egia da
>aplikazioa deserosoa sortatu zaitela, ez hizkuntzagatik, interfazea eta
>maparen mugikor-eztasunagatik.
>Baño ni oso prest!
>
>
>Porru
>
>2020(e)ko abuztuak 14 14:14:18 (CEST)-(e)an, Txopi
><txopi a bildua ikusimakusi.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>>20/8/13 20:52(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>>> Hepa Txopi,
>>>
>>> berriro ere ur handitan sartu zara... Ea hurrengo egunotan tartetxo
>>bat
>>> lortzen dudan apurtxo bat laguntzeko.
>>>
>>> Sortu duzun zerrenda horretan ekarpentxo bat edo beste egiten saiatu
>>> naiz, azkar batean...
>>
>>Ederto, eskerrik asko zure ekarpenengatik!
>>
>>>
>>>> https://cryptpad.fr/pad/#/2/pad/edit/2YCFhEB1+s3BxGr2wlfbWOTv/
>>>
>>> Horretan bakarrik sartu naiz, beste esteketan oraindik ez dut klik
>>egin.
>>>
>>>
>>> Kontu txiki pare bat:
>>>
>>> * fruitu/fruta hitzen artean, hobetsi lehenengoa, Euskaltzaindiak
>>> aholkatzen duen legez (fruta: Heg.).
>>
>>Ados, saiatuko naiz fruta ordez fruitu erabiltzen. Hala ere, esan
>>beharra dut "fruta-arbola" bezalako hitzak nahiko zabalduak daudela
>eta
>>Elhuyarren begiratu dudanagatik "friutu*" behin ere agertzen ez dela
>>eta
>>"fruta*" asko daudela: frutadenda, fruta-arbola, frutagintza,
>>frutaontzi...
>>
>>>
>>> * glosario bat egiten ari zarenez, kendu fruituen izenen -a
>>artikulua.
>>> (Uste dut gehienak kenduta ditudala).
>>
>>Uste dut hemen ez nintzela ondo azaldu. Kontua ez da terminoen
>glosario
>>bat egitea Wikipedian bezala, baizik eta aplikazioaren kateak
>>itzultzea.
>>Aplikazioak zerrendatu ditudanak baino askoz testu gehiago ditu baina
>>nik landareei dagozkienak jarri ditut, horiek baitira zailenak.
>>
>>Badago botoi bat fruitua edo landarea aukeratzeko sakatu behar dena
>eta
>>ondoren zerrenda bat agertzen da aplikazioan topatu duzun fruitu mota
>>aukeratu dezazun. Nire ustez leku horretan ez du zentzurik "sagar",
>>"limoi"... aukerak agertzea, baizik eta "sagarra", "limoia" eta abar.
>>Ez
>>dakit nire burua azaltzea lortu dudan...
>>
>>>
>>>
>>> ---
>>>
>>> Noiz edo noiz Wikipediako Txokoan iritzi trukaketa nahiko luzeak
>egon
>>> dira txori edo landare baten izenaren inguruan. (Izen bakar baten
>>> inguruan! Zuk zerrenda luze bat daukazu aurrean!).
>>>
>>> Euskaraz naturari loturiko hitz asko dauzkagu. Asko. Bai, asko eta
>>asko.
>>> Eta horietako asko finkatu gabe. Halako hitza bi tokitan erabiltzen
>>da
>>> animalia edo landare desberdinak izendatzeko. Halako animaliak
>>hamaika
>>> izen[3]. Halako hitza ez dakit noiz dokumentatu zen esanahi batekin
>>> baina gaur egun...
>>>
>>> Wikipedian kontu horietan idazten dutenen artean bi iritzi daude;
>>> muturretan: 1. erabil ditzagun beti izen zientifiko latindarrak eta
>>> kito. 2. Izen arruntekin saiatuko gara.
>>>
>>> Bi muturren artean, espektro osoa, jakina.
>>
>>Diozuna oso interesgarria da. Arrainekin bizi izan ditut horrelako
>>eztabaidak herri batetik bestera pentsa litekeena baino desberdintasun
>>handiagoak egon ohi dira eta hitzen arteko nahasketa ikusgarria baita
>>batzuetan.
>>
>>Adibide ilustratu bat (askoz gehiago jar litezke):
>>https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/ehha/irudiak/537.jpg
>>
>>>
>>> Proposatzen duzun lan hori, eremu semantiko hori, informatikatik
>>> urrutitxo, Librezale kideentzako baino, agian, egokiago Wikipediako
>>> Txokorako[1] edo ItzuL posta-zerrendarako[2], ezta? (Badakit noiz
>edo
>>> noiz bi txoko horietan ibili zarela, beraz beheko estekak zuretzat
>>> baino, Librezale hasiberrienentzat dira ;-)
>>
>>Bai, ea noraino heltzen garen Librezalekook eta ondoren zerrenda
>>txukundu, osatu edo findu ahal izango dugu nahi izanez gero. Egia
>esan,
>>kasu honetan bidean zaudela fruitu edo belar batekin topo egin eta
>8-10
>>segundotan etiketatzea da helburua. Beraz, izen zientifikoek askorik
>>lagunduko ez dutela uste dut, ezta nahiko galduta dauden euskarazko
>>hitzak ere. Beraz, kasu batzuetan, hiztegietan datorren hitz jatorra
>>jarri dut eta parentesi artean euskaldunok ezagutu ohi ditugun beste
>bi
>>hizkuntzen ordaina, momentuan zer aukeratu jakiteko eta ibilbidea
>>jarraitu ahal izateko:
>> - Gooseberry <--> Andere-mahats (grosella, groseille)
>> - Medlar <--> Mizpira (níspero, nèfle)
>> - Thyme <--> Ezkai, xarbot, erle-belar (tomillo, thym)
>> - Raspberry <--> Mugurdi (frambuesa, framboise)
>> - Grapefruit <--> Arabisagar, pomelo
>>
>>Beste kasu batzuetan gaztelaniaz eta frantsesez ere ez da hitz
>>argigarri
>>hori existitzen fruitu ezezagunagoa delako eta orduan latinezko izena
>>jarri dut:
>> - Woodruff <--> Ziabelar (Galium)
>> - Rowan <--> Gurbea (Sorbus)
>> - Lemon Balm <--> Garraiska (Melissa)
>> - Dogwood <--> Basagerezi (Prunus avium)
>>
>>Beste kasu batzuetan ez dut euskarazko hitzik aurkitu edo ez dakit
>>existitzen den ere, landarea ez delako gurean existitzen, eta horiekin
>>ez dakit zer egin:
>> - Jostaberry
>> - Red Ribes
>> - Black Ribes
>> - Sour Cherry
>> - Silverberry
>> - Ramsons
>> - Seaberry
>> - Juneberry
>>
>>Agian onena pragmatikoa izatea da eta jendeak etiketatzen dituen
>>ohikoenak prest izatean egileari app-aren bertsio berri bat kaleratzea
>>eskatu: sagarra, madaria, gerezia, masusta, basarana, basamarrubia,
>>intxaurra, gaztaina, pikua, laranja, limoia, mahatsa, menda-belarra,
>>erromeroa... Guzti hauek euskaraz izatea oso erosoa litzateke eta
>agian
>>Librezaletik etiketatze kanpaina bat abiarazi genezake. Bakoitzak
>>bospasei landare etiketatuta bakarrik mapa ikaragarri hasiko zen orain
>>arte gure zonaldea hutsik egon delako :-)
>>
>>Gogoratzen inoiz hilabete bat dedikatu diogula software bat edo beste
>>hainbaten artean euskaratzera? Agian iraila dedikatu geniezaioke mapan
>>landareak etiketatzera eta librezale.eus/fruituak edo antzeko orri
>>batean OSM gainean Leaflet erabiliz Euskal Herriko datuak bistaratu...
>>auskalo! Nire helburua aplikazioa euskaratzea da orain ingelesez
>>erabiltzea oso deserosoa delako eta ondoren ea jendea animatzen den
>>bere
>>herriko txoko batzuk etiketatzen. Proiektu polita izan daitekeela
>>iruditzen zait. Nor animatzen da?
>>
>>Ondo izan,
>>Txopi.
>>_______________________________________________
>>Librezale mailing list
>>Librezale a bildua librezale.eus
>>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
--
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200814/ef4486bf/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago