[Librezale] Fruit Radar euskaratzen
gorkaazkarate a bildua ni.eus
gorkaazkarate a bildua ni.eus
Ast, Abu 13, 20:52:47, CEST 2020
2020-08-13 17:57 egunean, Txopi-(e)k idatzi du:
> Aste honetan Fruit Radar app-a erabiltzen hasi naiz (Google Playn eta
> Apple Storen ere eskuragarri):
> https://f-droid.org/en/packages/eu.quelltext.mundraub/
>
> Ekimen guztiz librea da, OpenStreetMap erabiltzen du azpitik eta
> jangarriak diren fruituak eta belarrak geokokatzeko balio du. Europako
> txoko batzuetan datu andana dago baina Euskal Herri osoa hutsik
> agertzen
> zen. Beno, orain nik sartutako fruta-arbolak eta antzekoak agertzen
> dira. Datuak sartzen jarraituko dut baina nahiko deserosoa da
> aplikazioa
> ingelesez erabiltzea, nik ez baititut desberdintzen chokeberry,
> gooseberry, juneberry, seaberry, blueberry, chestnut, walnut eta
> antzekoak.
>
> Hiztegian begiratzen nabil eta beraz, software librea denez, aplikazioa
> euskaratzen hasi naiz. Kontua da hiztegietan, Wikipedian eta abar
> begiratuta ere gauza batzuk ez dakidala nola eman. Inoiz egin dudan
> euskaratze zailenetakoa suertatzen ari da, fruten eta belarren munduan
> ezagutza nahiko mugatuak ditudalako. Lagunduko didazue?
>
> Pad hau prestatu dut itzulpena osatu edo zuzendu dezazuen edo gutxienez
> latinezko zein espezieri edo familiari buruz hari den apuntatu
> dezazuen.
> Landare batzuk gurean ez daude eta agian itzuli gabe utzi beharko dira.
> Euskarazko fruitu batzuen izenak apuntatu ditut baina egiaz esan nik
> inoiz entzun gabekoak dira eta ez dakit sinonimoen artean zein aukeratu
> edo benetan hitz hori adierazgarria ote den ala ni bezala jende asko
> noiz erabili jakin gabe geratuko den...
>
> Hemen dago zerrenda:
> https://cryptpad.fr/pad/#/2/pad/edit/2YCFhEB1+s3BxGr2wlfbWOTv/
>
> Zerrenda hori txukuntzen dugunean landareen atala hemen eguneratu
> dezaket/gu:
> https://www.transifex.com/mundraub-android/mundraub-android-app/
>
> App horretan sartutako datuak app-ean bertan kontsultatu daitezke baina
> ondo ulertu badut, baita webgune honetan ere (nik azken egunotan
> gehitutakoak oraindik ez dira mapa honetan ikusten):
> https://mundraub.org/map
>
> Hemen ere mapa bat dago eta app-ak bertako datuak ere aipatzen ditu
> baina informazio pixka bat desberdina duela dirudi:
> https://na-ovoce.cz/map/
>
> Beste mapa honekin berdina (honek puntuak OMS gainean erakutsi ordez
> Google Maps gainean margotzen ditu):
> https://www.fruitmap.org/
>
> Eskerrik asko eta ondo izan,
Hepa Txopi,
berriro ere ur handitan sartu zara... Ea hurrengo egunotan tartetxo bat
lortzen dudan apurtxo bat laguntzeko.
Sortu duzun zerrenda horretan ekarpentxo bat edo beste egiten saiatu
naiz, azkar batean...
> https://cryptpad.fr/pad/#/2/pad/edit/2YCFhEB1+s3BxGr2wlfbWOTv/
Horretan bakarrik sartu naiz, beste esteketan oraindik ez dut klik egin.
Kontu txiki pare bat:
* fruitu/fruta hitzen artean, hobetsi lehenengoa, Euskaltzaindiak
aholkatzen duen legez (fruta: Heg.).
* glosario bat egiten ari zarenez, kendu fruituen izenen -a artikulua.
(Uste dut gehienak kenduta ditudala).
---
Noiz edo noiz Wikipediako Txokoan iritzi trukaketa nahiko luzeak egon
dira txori edo landare baten izenaren inguruan. (Izen bakar baten
inguruan! Zuk zerrenda luze bat daukazu aurrean!).
Euskaraz naturari loturiko hitz asko dauzkagu. Asko. Bai, asko eta asko.
Eta horietako asko finkatu gabe. Halako hitza bi tokitan erabiltzen da
animalia edo landare desberdinak izendatzeko. Halako animaliak hamaika
izen[3]. Halako hitza ez dakit noiz dokumentatu zen esanahi batekin
baina gaur egun...
Wikipedian kontu horietan idazten dutenen artean bi iritzi daude;
muturretan: 1. erabil ditzagun beti izen zientifiko latindarrak eta
kito. 2. Izen arruntekin saiatuko gara.
Bi muturren artean, espektro osoa, jakina.
Proposatzen duzun lan hori, eremu semantiko hori, informatikatik
urrutitxo, Librezale kideentzako baino, agian, egokiago Wikipediako
Txokorako[1] edo ItzuL posta-zerrendarako[2], ezta? (Badakit noiz edo
noiz bi txoko horietan ibili zarela, beraz beheko estekak zuretzat
baino, Librezale hasiberrienentzat dira ;-)
[1] https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa
[2] https://eizie.eus/eu/baliabideak/posta_zerrendak/itzul
[3] Adibidez: https://txoriak.eus/txoriak/txoria_bilatu?search=txonta
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago