[Librezale] Fruit Radar euskaratzen

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Abu 13, 17:57:21, CEST 2020


Aste honetan Fruit Radar app-a erabiltzen hasi naiz (Google Playn eta
Apple Storen ere eskuragarri):
https://f-droid.org/en/packages/eu.quelltext.mundraub/

Ekimen guztiz librea da, OpenStreetMap erabiltzen du azpitik eta
jangarriak diren fruituak eta belarrak geokokatzeko balio du. Europako
txoko batzuetan datu andana dago baina Euskal Herri osoa hutsik agertzen
zen. Beno, orain nik sartutako fruta-arbolak eta antzekoak agertzen
dira. Datuak sartzen jarraituko dut baina nahiko deserosoa da aplikazioa
ingelesez erabiltzea, nik ez baititut desberdintzen chokeberry,
gooseberry, juneberry, seaberry, blueberry, chestnut, walnut eta antzekoak.

Hiztegian begiratzen nabil eta beraz, software librea denez, aplikazioa
euskaratzen hasi naiz. Kontua da hiztegietan, Wikipedian eta abar
begiratuta ere gauza batzuk ez dakidala nola eman. Inoiz egin dudan
euskaratze zailenetakoa suertatzen ari da, fruten eta belarren munduan
ezagutza nahiko mugatuak ditudalako. Lagunduko didazue?

Pad hau prestatu dut itzulpena osatu edo zuzendu dezazuen edo gutxienez
latinezko zein espezieri edo familiari buruz hari den apuntatu dezazuen.
Landare batzuk gurean ez daude eta agian itzuli gabe utzi beharko dira.
Euskarazko fruitu batzuen izenak apuntatu ditut baina egiaz esan nik
inoiz entzun gabekoak dira eta ez dakit sinonimoen artean zein aukeratu
edo benetan hitz hori adierazgarria ote den ala ni bezala jende asko
noiz erabili jakin gabe geratuko den...

Hemen dago zerrenda:
https://cryptpad.fr/pad/#/2/pad/edit/2YCFhEB1+s3BxGr2wlfbWOTv/

Zerrenda hori txukuntzen dugunean landareen atala hemen eguneratu
dezaket/gu:
https://www.transifex.com/mundraub-android/mundraub-android-app/

App horretan sartutako datuak app-ean bertan kontsultatu daitezke baina
ondo ulertu badut, baita webgune honetan ere (nik azken egunotan
gehitutakoak oraindik ez dira mapa honetan ikusten):
https://mundraub.org/map

Hemen ere mapa bat dago eta app-ak bertako datuak ere aipatzen ditu
baina informazio pixka bat desberdina duela dirudi:
https://na-ovoce.cz/map/

Beste mapa honekin berdina (honek puntuak OMS gainean erakutsi ordez
Google Maps gainean margotzen ditu):
https://www.fruitmap.org/

Eskerrik asko eta ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago