[Librezale] Zifratutako txata Thunderbirden

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Ast, Abu 13, 15:24:05, CEST 2020


Kaixo:

Thunderbird berriaren ezaugarri esanguratsuena txat zifratuak dira.

Argitaratu aurretik itzuli nituen ehun kate inguru eta 50 itzultzeke 
gelditu zitzaizkidan. Zoritzarrez atzo arte ez dut tarterik izan 
ordenagailuan librezale kontuak egiteko jartzeko aukera. Pontoon-era 
sartu eta thunderbird 541 kate itzultzeko!

Orain itzultzeke ditudan guztiak (480) txat zifratuari buruz dira, 
horietatik OpenPGP ingurukoak 339 dira eta.

Inork erabiltzen al du Thunderbird txat bezero bezala? (IRC, XMPP, 
Google talk...)

Txopiren mezu oinean ikusi dut baina besteok PGP erabiltzen duzue?


Itzuliko dut, baina irudipena daukat erabiliko ez dudan eta beharbada 
inork erabiliko ez duen atalaz nabilela....


izan libre izan euskaldun!

Ander.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago