[Librezale] EsateaLibre (lehen zen: Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida)
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
As, Abu 11, 22:27:14, CEST 2020
Kaixo,
Deskonektatuta ibili naiz, baina honi buruz txat gelan eta hemen debatea egon dela ikusteak poztu nau. "Software Libre Zalantzak" gustatzen zait. Gero gelak deskribapenean (edo telegramen pineatuta goian jarri ohi den mezu horretan) horrelako zerbait zehatzagoa, dinamismoa adierazten duena jarriko nuke:
"Linux instalazioak, aplikazio libreen inguruko zalantzak, gailu zaharren biziberritzea... bezalakoei buruz elkar laguntzeko gunea. (...)" horrelako zerbait. Baina taldearen erabilerak zehaztuko luke testu hori, noski.
Izenean "euskara" jartzea interesgarria izan daiteke, baina ez dakit beharrezkoa den. Akaso deskribapenean euskara hitza jarrita bilaketan eskaintzen da gero?
Oporretan nabil, erabakitzen duzuenarekin ados egongo naiz.
Ondo izan!
2020(e)ko abuztuaren 11(a) 18:35:09 (CEST)-(e)an, Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:
>Jarraitu det elkarrizketa guztia ta azken mezuari erantzungo diot, baño
>
>lenaokoei erantzunez ere.
>
>Txopik proposatu dunakin ados, "Librea" hitzari -a kenduta: Software
>Libre Zalantzak (marratxo imajinario bat eukiko balu bezela).
>Identifikatzaileak berdin, -a gabe.
>
>Noiz arte utzi izena erabakitzeko? Ikusita gehiengoak ados gaudela ta
>galdetegian parte hartutako guztiek (MikelGSk izan ez ezik) erantzun
>degula, ostiral honetararte utziko nuke, abuztuak 14. Eztet uste
>desadostasun haundirik eongo danik ta hola asteburuan antola nezake
>txat
>gela. Ados?
>
>Xalbak aipatutako edozein-gaierako-gela horren arira, erabat ados ta
>erantzun osoa Txopirena. Ez dakitena Xalbak txat-gela nahiko ote zun
>da,
>edo ados dagon Lemmy moduko batekin (eztakit ere Lemmyk ze
>formatutarako
>aukera emate dun.
>
>
>20/8/11 18:06(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>> 20/8/11 13:34(e)an, ixalba igorleak idatzi zuen:
>>> neri ondo ematen dit Porruren azken proposamen honek.
>> Bai, nik ere "Software Librea Zalantzak" ondo egon daitekeela uste
>dut.
>> Denbora gehientsuenean ikusten den izen horretaz gain
>identifikatzaileak
>> ere pentsatu beharko dira.
>>
>> Matrixen identifikatzailea "#software-librea-zalantzak:librezale.eus"
>> izan liteke eta Telegramen berriz "SoftwareLibreaZalantzak" izan
>liteke
>> (bertan ez dago gidoirik erabiltzeko ohiturarik).
>>
>>> Eztabaida honi epemuga bat ipiniko diogu, astebetekoa adibidez?
>>> Adostasun handiena jasotzen duen izenarekin sor daiteke kanala/gela
>eta
>>> aurrerago izena aldatzea/doitzea erabakiko balitz hori ere egin
>>> daitekeelakoan nago.
>>>
>>> ---- Honekin zeharka lotuta...
>>> Asanbladaren ondoren bururatu zitzaidan, *ez nazazue harrikatu
>mesedez*,
>>> hirugarren talde bat sortu daitekeela erabat gaiz kanpokoak
>bidaltzeko.
>>> *EsateaLibre*: Euskaraz, edozein gauzari buruz idazteko.
>> Euskal talde batean baino gehiagotan pertsona batek baino gehiagok
>> proposatu du horrelako zerbait baina ni nagoen talde guztiak gai edo
>> leku zehatzetan berezituak dira eta ez du inon ondo enkajatzen kontu
>> horrek. Duela aste batzuk, Librezaleko txatean pertsona batzuek
>> *euskarazko txat / foro batzuk* sortzea baloratzen hasi ginen eta
>> hasiera batean jende nahiko interesatuta zegoela ikusita,
>Librezaletik
>> kanpoko lantalde bat eratu genuen. Ekimen hori euskaraz izango dela
>> kontuan izanda baina software librean zentratuko ez dela kontuan
>izanda
>> (beste gai asko jorratzeko aukera izatea gakoa da), Librezaletik
>kanpo
>> aritzea erabaki genuen, arazoak saihesteko eta behar dena / egokia
>dena
>> / gure ustez egin beharko litzatekeena askatasunez aztertzeko aukera
>> izateko.
>>
>> Talde eragile horri Abaraska izena jartzea otu zitzaigun Librezaleko
>> txatean eta hortik aurrera txat bikoitz honetan jarraitu dugu:
>> Matrix: #abaraska:sindominio.net
>> Telegram: https://t.me/Abaraska
>>
>> Txat, foro eta esteka agregatzaile asko izan ditugu hizpide azken
>> asteotan eta azken egunotan Lemmy instantzia bat sortzea baloratu
>dugu
>> (aste honetan behin-behineko instantzia bat probatzen ari gara!).
>Tresna
>> bat baino gehiago aldi berean erabiltzeko aukera ere interesgarria
>izan
>> daiteke. Edonola ere, ez dirudi irailera arte edo erabakirik hartuko
>> dugunik. Norbaitek euskarazko txoko horretan interesa balu, sar
>dadila
>> txatetako batean, ekimen guztiz irekia baita eta orain da momentu ona
>> proiektuari forma ematen ari baikara).
>>
>>> Librezaleko azpiegitura bera erabiliz nahiz eta Librezalek ez lukeen
>>> bertan esandako ezeren ardurarik hartuko.
>>> Modu honetan, orain arte Librezaleko kanalera/gelara iritsi diren
>eta
>>> bertan lekurik ez daukaten mezu horiek nora bidali egongo litzateke.
>>> Iritsi izan diren mezu horietako batzuk, ikusteko modukoak iruditu
>zaizkit.
>>>
>>> Asanbladatik buruan neukan, ea zer iruditzen zaizuen.
>>> Agian honek beste ari bat beharko luke.
>>>
>>> xalba.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net
><mailto:porrumentzio a bildua riseup.net>>
>>> igorleak hau idatzi zuen (Asr, abu 11, 2020 12:27):
>>>
>>> Nik honako hau proposatzen det, Xalba ta Dabiden aurreko
>>> proposamenetatik abiatuta:
>>>
>>> Software Libre Zalantzak
>>>
>>> Deskribapenean: Librezaleko software librearen inguruko
>zalantzak,
>>> eztabaidak eta abar emateko tokia, euskaraz.
>>>
>>>
>>> 1) Izena hitz ezberdinez osatuta egotearren eta ez bakar ta
>luze batez
>>>
>>> 2) Izena gehiegi ez luzatzearren
>>>
>>> 3) Deskribapenean azalpena jarri ta Librezaleko parte dala
>esanda
>>>
>>>
>>> Oraindik ere "euskara" izenean jartzea interesgarria iruditzen
>zait,
>>> nik neuk bilatu izan ditut ta txat-gela edota foruak euskeraz
>>> izateatik soilik, interneten "euskara" edo "euskaraz" bilatuta.
>>>
>>>
>>> 20/8/11 12:14(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
>>>> Aupa!
>>>>
>>>> Ez dakit ez ote naizen egongo gaia oraindik gehiago
>korapilatzen,
>>>> baina (agian) afera askatu dezakeen izen hau proposatzen
>dizuet
>>>> (inkestan bozka gehien jaso duten duten bi izenen lotura
>besterik
>>>> ez da):
>>>>
>>>> LibreZalantzak: Software librea euskaraz
>>>>
>>>> Gainera, orain ohartu naiz, kontutan hartu Librezalerekiko
>lotura
>>>> taldearen deskribapenean egon daitekeela bai Telegram zein
>Matrixen.
>>>>
>>>> Erdibideak... akaso.
>>>>
>>>> Ondo izan!
>>>>
>>>> 20/8/11 12:06(e)an, ixalba igorleak idatzi zuen:
>>>>>
>>>>> Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net
>>>>> <mailto:porrumentzio a bildua riseup.net>> igorleak hau idatzi zuen
>(Asr,
>>>>> abu 11, 2020 11:47):
>>>>>
>>>>> Egunon!
>>>>>
>>>>> Haria galdu dutenentzat, azken asanbladan [1] erabaki
>genun
>>>>> software librearen inguruko txat gela bat sortzea,
>hainbat
>>>>> arrazoi zirela medio. Horretarako izen bat adostu nahi
>genun
>>>>> ta galdetegi bat osatu genun [2]. E-posta zerrendatik ta
>>>>> Matrix-Telegram txat gelara bidali nun galdetegia ta
>partaide
>>>>> guztitatik, 200 bat behintzat, 8k bakarrik hartu genun
>parte.
>>>>>
>>>>> Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
>>>>>
>>>>> *LibreZalantzak*: 6 erabat alde, adostasun 1
>>>>>
>>>>> *Software askea euskaraz*: 4 erabat alde, 3 adostasun
>>>>>
>>>>>
>>>>> Aldea ez da bizik haundia, partehartze exkaxa ikusita are
>>>>> gehiago, beraz bi izen hoien artean berriro baloratzea
>>>>> proposatu nun Matrix-Telegram txat gelan.
>>>>>
>>>>> Eztabaida "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan laburtuta]
>eta
>>>>> "Software askea euskaraz" [SAE mezu honetan laburtuta]
>izenen
>>>>> artean egon da. Txat gelako eztabaidatxo horretan
>galdetegian
>>>>> parte hartutako 8 pertsonetatik 6k eman genun iritzia,
>beraz
>>>>> e-posta zerrendara pasa det kontua.
>>>>>
>>>>> ___________________
>>>>>
>>>>> *Iritziak
>>>>> *
>>>>>
>>>>> /Porrumentzio, ni neu:/ LZ izenak ez du nahikoa
>definitzen
>>>>> taldearen izaera eta SAE egokiagoa iruditzen zait, izenak
>>>>> izana zehazten dulako ta aurkitzeko errexagoa izango
>dalako.
>>>>>
>>>>> /Zaloka: /SAE izenaren alde.
>>>>>
>>>>> /Enara:/ SAE izenaren alde.
>>>>>
>>>>> /Dabid: /LZ izenak ez du izana definitzen. Hobe SAE.
>>>>>
>>>>> /Etxondoko: /LZ izenak Librezale-rekin lotura erakusten
>du
>>>>> lehen zatiaz (LibreZal) eta zalantzak argitzeko tokia
>dela
>>>>> argitzen du bigarren zatiaz (Zalantzak). Ez du uste inork
>>>>> txatak bilatzen ditunik, beraz ez dio garrantzia ematen
>>>>> bilatzeko errextasunari; hau da, izenak izaerakin lotura
>>>>> eukitzeari. Izan ere, "erabilerak erakutsiko digu" zer
>den
>>>>> taldea, ez izenak. Hala ere, SAE izenak taldea zer den
>hobeto
>>>>> argitzen duela onartzen du.
>>>>>
>>>>> /Txopi: /SAE izena egokia(goa) iruditzen zaio baina
>"askea"
>>>>> hitz erabili ordez, "librea" erabiliko luke, horrela
>adostuta
>>>>> baitago Sofware-aren kasuan. Hau ere Dabidek aipatu zuen
>>>>> lehenago.
>>>>>
>>>>>
>>>>> /Ohio (txat gelan): /Azken hitz-aldaketa honekin ez dago
>ados
>>>>> eta euskal jatorrizko hitza hobestea nahiago du.
>>>>>
>>>>> --------------------------
>>>>>
>>>>> Ikusita iritzi ezberdinak daudela, "Software librea
>euskaraz
>>>>> (Librezale)" izena proposatu dute txat gelan,
>Librezalerekin
>>>>> lotura edukitzeko eta "librea" hitza erabiltzearren.
>>>>>
>>>>> --------------------------
>>>>>
>>>>> Zein iritzi dezute besteek?
>>>>>
>>>>>
>>>>> Helburua bilaketa erraztea bada, agian zuzenagoa litzateke
>bien
>>>>> arteko erdibideko bat ipintzea.
>>>>>
>>>>> + SoftwareLibre(Aske)Zalantzak
>>>>>
>>>>> (Libre edo Aske bietako bat bakarrik)
>>>>>
>>>>> Izenak berak erakusten du Euskaraz gidatzen dela.
>>>>>
>>>>> "Software askea euskaraz" izena oso generikoa da eta
>Librezale
>>>>> talde/gela hau ere horretan sartzen da.
>>>>>
>>>>> Gela/talde berria sortzearen helburua da erabileraren
>inguruko
>>>>> zalantzak azaldu/argitzea.
>>>>>
>>>>> 💭 Nere 5 xentimokoa
>>>>>
>>>>> xalba
>>>>>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>>
>>>>> Estekak:
>>>>>
>>>>> [1] 2020/07/11
><https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada>
>>>>>
>>>>> [2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Librezale mailing list
>>>>> Librezale a bildua librezale.eus <mailto:Librezale a bildua librezale.eus>
>>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Librezale mailing list
>>>>> Librezale a bildua librezale.eus <mailto:Librezale a bildua librezale.eus>
>>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.eus <mailto:Librezale a bildua librezale.eus>
>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
--
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200811/b82187f1/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago