[Librezale] EsateaLibre (lehen zen: Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida)

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
As, Abu 11, 18:35:09, CEST 2020


Jarraitu det elkarrizketa guztia ta azken mezuari erantzungo diot, baño 
lenaokoei erantzunez ere.

Txopik proposatu dunakin ados, "Librea" hitzari -a kenduta: Software 
Libre Zalantzak (marratxo imajinario bat eukiko balu bezela). 
Identifikatzaileak berdin, -a gabe.

Noiz arte utzi izena erabakitzeko? Ikusita gehiengoak ados gaudela ta 
galdetegian parte hartutako guztiek (MikelGSk izan ez ezik) erantzun 
degula, ostiral honetararte utziko nuke, abuztuak 14. Eztet uste 
desadostasun haundirik eongo danik ta hola asteburuan antola nezake txat 
gela. Ados?

Xalbak aipatutako edozein-gaierako-gela horren arira, erabat ados ta 
erantzun osoa Txopirena. Ez dakitena Xalbak txat-gela nahiko ote zun da, 
edo ados dagon Lemmy moduko batekin (eztakit ere Lemmyk ze formatutarako 
aukera emate dun.


20/8/11 18:06(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> 20/8/11 13:34(e)an, ixalba igorleak idatzi zuen:
>> neri ondo ematen dit Porruren azken proposamen honek.
> Bai, nik ere "Software Librea Zalantzak" ondo egon daitekeela uste dut.
> Denbora gehientsuenean ikusten den izen horretaz gain identifikatzaileak
> ere pentsatu beharko dira.
>
> Matrixen identifikatzailea "#software-librea-zalantzak:librezale.eus"
> izan liteke eta Telegramen berriz "SoftwareLibreaZalantzak" izan liteke
> (bertan ez dago gidoirik erabiltzeko ohiturarik).
>
>> Eztabaida honi epemuga bat ipiniko diogu, astebetekoa adibidez?
>> Adostasun handiena jasotzen duen izenarekin sor daiteke kanala/gela eta
>> aurrerago izena aldatzea/doitzea erabakiko balitz hori ere egin
>> daitekeelakoan nago.
>>
>> ---- Honekin zeharka lotuta...
>> Asanbladaren ondoren bururatu zitzaidan, *ez nazazue harrikatu mesedez*,
>> hirugarren talde bat sortu daitekeela erabat gaiz kanpokoak bidaltzeko.
>> *EsateaLibre*: Euskaraz, edozein gauzari buruz idazteko.
> Euskal talde batean baino gehiagotan pertsona batek baino gehiagok
> proposatu du horrelako zerbait baina ni nagoen talde guztiak gai edo
> leku zehatzetan berezituak dira eta ez du inon ondo enkajatzen kontu
> horrek. Duela aste batzuk, Librezaleko txatean pertsona batzuek
> *euskarazko txat / foro batzuk* sortzea baloratzen hasi ginen eta
> hasiera batean jende nahiko interesatuta zegoela ikusita, Librezaletik
> kanpoko lantalde bat eratu genuen. Ekimen hori euskaraz izango dela
> kontuan izanda baina software librean zentratuko ez dela kontuan izanda
> (beste gai asko jorratzeko aukera izatea gakoa da), Librezaletik kanpo
> aritzea erabaki genuen, arazoak saihesteko eta behar dena / egokia dena
> / gure ustez egin beharko litzatekeena askatasunez aztertzeko aukera
> izateko.
>
> Talde eragile horri Abaraska izena jartzea otu zitzaigun Librezaleko
> txatean eta hortik aurrera txat bikoitz honetan jarraitu dugu:
> Matrix: #abaraska:sindominio.net
> Telegram: https://t.me/Abaraska
>
> Txat, foro eta esteka agregatzaile asko izan ditugu hizpide azken
> asteotan eta azken egunotan Lemmy instantzia bat sortzea baloratu dugu
> (aste honetan behin-behineko instantzia bat probatzen ari gara!). Tresna
> bat baino gehiago aldi berean erabiltzeko aukera ere interesgarria izan
> daiteke. Edonola ere, ez dirudi irailera arte edo erabakirik hartuko
> dugunik. Norbaitek euskarazko txoko horretan interesa balu, sar dadila
> txatetako batean, ekimen guztiz irekia baita eta orain da momentu ona
> proiektuari forma ematen ari baikara).
>
>> Librezaleko azpiegitura bera erabiliz nahiz eta Librezalek ez lukeen
>> bertan esandako ezeren ardurarik hartuko.
>> Modu honetan, orain arte Librezaleko kanalera/gelara iritsi diren eta
>> bertan lekurik ez daukaten mezu horiek nora bidali egongo litzateke.
>> Iritsi izan diren mezu horietako batzuk, ikusteko modukoak iruditu zaizkit.
>>
>> Asanbladatik buruan neukan, ea zer iruditzen zaizuen.
>> Agian honek beste ari bat beharko luke.
>>
>> xalba.
>>
>>
>>
>>
>> Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net <mailto:porrumentzio a bildua riseup.net>>
>> igorleak hau idatzi zuen (Asr, abu 11, 2020 12:27):
>>
>>      Nik honako hau proposatzen det, Xalba ta Dabiden aurreko
>>      proposamenetatik abiatuta:
>>
>>      Software Libre Zalantzak
>>
>>      Deskribapenean: Librezaleko software librearen inguruko zalantzak,
>>      eztabaidak eta abar emateko tokia, euskaraz.
>>
>>
>>      1) Izena hitz ezberdinez osatuta egotearren eta ez bakar ta luze batez
>>
>>      2) Izena gehiegi ez luzatzearren
>>
>>      3) Deskribapenean azalpena jarri ta Librezaleko parte dala esanda
>>
>>
>>      Oraindik ere "euskara" izenean jartzea interesgarria iruditzen zait,
>>      nik neuk bilatu izan ditut ta txat-gela edota foruak euskeraz
>>      izateatik soilik, interneten "euskara" edo "euskaraz" bilatuta.
>>
>>
>>      20/8/11 12:14(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
>>>      Aupa!
>>>
>>>      Ez dakit ez ote naizen egongo gaia oraindik gehiago korapilatzen,
>>>      baina (agian) afera askatu dezakeen izen hau proposatzen dizuet
>>>      (inkestan bozka gehien jaso duten duten bi izenen lotura besterik
>>>      ez da):
>>>
>>>          LibreZalantzak: Software librea euskaraz
>>>
>>>      Gainera, orain ohartu naiz, kontutan hartu Librezalerekiko lotura
>>>      taldearen deskribapenean egon daitekeela bai Telegram zein Matrixen.
>>>
>>>      Erdibideak... akaso.
>>>
>>>      Ondo izan!
>>>
>>>      20/8/11 12:06(e)an, ixalba igorleak idatzi zuen:
>>>>
>>>>      Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net
>>>>      <mailto:porrumentzio a bildua riseup.net>> igorleak hau idatzi zuen (Asr,
>>>>      abu 11, 2020 11:47):
>>>>
>>>>          Egunon!
>>>>
>>>>          Haria galdu dutenentzat, azken asanbladan [1] erabaki genun
>>>>          software librearen inguruko txat gela bat sortzea, hainbat
>>>>          arrazoi zirela medio. Horretarako izen bat adostu nahi genun
>>>>          ta galdetegi bat osatu genun [2]. E-posta zerrendatik ta
>>>>          Matrix-Telegram txat gelara bidali nun galdetegia ta partaide
>>>>          guztitatik, 200 bat behintzat, 8k bakarrik hartu genun parte.
>>>>
>>>>          Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
>>>>
>>>>          *LibreZalantzak*: 6 erabat alde, adostasun 1
>>>>
>>>>          *Software askea euskaraz*: 4 erabat alde, 3 adostasun
>>>>
>>>>
>>>>          Aldea ez da bizik haundia, partehartze exkaxa ikusita are
>>>>          gehiago, beraz bi izen hoien artean berriro baloratzea
>>>>          proposatu nun Matrix-Telegram txat gelan.
>>>>
>>>>          Eztabaida "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan laburtuta] eta
>>>>          "Software askea euskaraz" [SAE mezu honetan laburtuta] izenen
>>>>          artean egon da. Txat gelako eztabaidatxo horretan galdetegian
>>>>          parte hartutako 8 pertsonetatik 6k eman genun iritzia, beraz
>>>>          e-posta zerrendara pasa det kontua.
>>>>
>>>>          ___________________
>>>>
>>>>          *Iritziak
>>>>          *
>>>>
>>>>          /Porrumentzio, ni neu:/ LZ izenak ez du nahikoa definitzen
>>>>          taldearen izaera eta SAE egokiagoa iruditzen zait, izenak
>>>>          izana zehazten dulako ta aurkitzeko errexagoa izango dalako.
>>>>
>>>>          /Zaloka: /SAE izenaren alde.
>>>>
>>>>          /Enara:/ SAE izenaren alde.
>>>>
>>>>          /Dabid: /LZ izenak ez du izana definitzen. Hobe SAE.
>>>>
>>>>          /Etxondoko: /LZ izenak Librezale-rekin lotura erakusten du
>>>>          lehen zatiaz (LibreZal) eta zalantzak argitzeko tokia dela
>>>>          argitzen du bigarren zatiaz (Zalantzak). Ez du uste inork
>>>>          txatak bilatzen ditunik, beraz ez dio garrantzia ematen
>>>>          bilatzeko errextasunari; hau da, izenak izaerakin lotura
>>>>          eukitzeari. Izan ere, "erabilerak erakutsiko digu" zer den
>>>>          taldea, ez izenak. Hala ere, SAE izenak taldea zer den hobeto
>>>>          argitzen duela onartzen du.
>>>>
>>>>          /Txopi: /SAE izena egokia(goa) iruditzen zaio baina "askea"
>>>>          hitz erabili ordez, "librea" erabiliko luke, horrela adostuta
>>>>          baitago Sofware-aren kasuan. Hau ere Dabidek aipatu zuen
>>>>          lehenago.
>>>>
>>>>
>>>>          /Ohio (txat gelan): /Azken hitz-aldaketa honekin ez dago ados
>>>>          eta euskal jatorrizko hitza hobestea nahiago du.
>>>>
>>>>          --------------------------
>>>>
>>>>          Ikusita iritzi ezberdinak daudela, "Software librea euskaraz
>>>>          (Librezale)" izena proposatu dute txat gelan, Librezalerekin
>>>>          lotura edukitzeko eta "librea" hitza erabiltzearren.
>>>>
>>>>          --------------------------
>>>>
>>>>          Zein iritzi dezute besteek?
>>>>
>>>>
>>>>      Helburua bilaketa erraztea bada, agian zuzenagoa litzateke bien
>>>>      arteko erdibideko bat ipintzea.
>>>>
>>>>      + SoftwareLibre(Aske)Zalantzak
>>>>
>>>>      (Libre edo Aske bietako bat bakarrik)
>>>>
>>>>      Izenak berak erakusten du Euskaraz gidatzen dela.
>>>>
>>>>      "Software askea euskaraz" izena oso generikoa da eta Librezale
>>>>      talde/gela hau ere horretan sartzen da.
>>>>
>>>>      Gela/talde berria sortzearen helburua da erabileraren inguruko
>>>>      zalantzak azaldu/argitzea.
>>>>
>>>>      💭 Nere 5 xentimokoa
>>>>
>>>>      xalba
>>>>
>>>>
>>>>          ________________
>>>>
>>>>          Estekak:
>>>>
>>>>          [1] 2020/07/11 <https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada>
>>>>
>>>>          [2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
>>>>
>>>>          _______________________________________________
>>>>          Librezale mailing list
>>>>          Librezale a bildua librezale.eus <mailto:Librezale a bildua librezale.eus>
>>>>          https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>>
>>>>      _______________________________________________
>>>>      Librezale mailing list
>>>>      Librezale a bildua librezale.eus <mailto:Librezale a bildua librezale.eus>
>>>>      https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>      _______________________________________________
>>>      Librezale mailing list
>>>      Librezale a bildua librezale.eus <mailto:Librezale a bildua librezale.eus>
>>>      https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>      _______________________________________________
>>      Librezale mailing list
>>      Librezale a bildua librezale.eus
>>      https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago