[Librezale] Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida
Aitzol Berasategi
aitzol a bildua disroot.org
As, Abu 11, 12:54:39, CEST 2020
On Tue, 11 Aug 2020 12:26:55 +0200, Porrumentzio wrote:
> Nik honako hau proposatzen det, Xalba ta Dabiden aurreko
> proposamenetatik abiatuta:
>
> Software Libre Zalantzak
>
> Deskribapenean: Librezaleko software librearen inguruko zalantzak,
> eztabaidak eta abar emateko tokia, euskaraz.
>
>
> 1) Izena hitz ezberdinez osatuta egotearren eta ez bakar ta luze batez
>
> 2) Izena gehiegi ez luzatzearren
>
> 3) Deskribapenean azalpena jarri ta Librezaleko parte dala esanda
>
>
> Oraindik ere "euskara" izenean jartzea interesgarria iruditzen zait, nik
> neuk bilatu izan ditut ta txat-gela edota foruak euskeraz izateatik
> soilik, interneten "euskara" edo "euskaraz" bilatuta.
>
>
> 20/8/11 12:14(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
>>
>> Aupa!
>>
>> Ez dakit ez ote naizen egongo gaia oraindik gehiago korapilatzen,
>> baina (agian) afera askatu dezakeen izen hau proposatzen dizuet
>> (inkestan bozka gehien jaso duten duten bi izenen lotura besterik ez da):
>>
>> LibreZalantzak: Software librea euskaraz
>>
>> Gainera, orain ohartu naiz, kontutan hartu Librezalerekiko lotura
>> taldearen deskribapenean egon daitekeela bai Telegram zein Matrixen.
>>
>> Erdibideak... akaso.
>>
>> Ondo izan!
>>
>> 20/8/11 12:06(e)an, ixalba igorleak idatzi zuen:
>>>
>>>
>>> Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net
>>> <mailto:porrumentzio a bildua riseup.net>> igorleak hau idatzi zuen (Asr, abu
>>> 11, 2020 11:47):
>>>
>>> Egunon!
>>>
>>> Haria galdu dutenentzat, azken asanbladan [1] erabaki genun
>>> software librearen inguruko txat gela bat sortzea, hainbat
>>> arrazoi zirela medio. Horretarako izen bat adostu nahi genun ta
>>> galdetegi bat osatu genun [2]. E-posta zerrendatik ta
>>> Matrix-Telegram txat gelara bidali nun galdetegia ta partaide
>>> guztitatik, 200 bat behintzat, 8k bakarrik hartu genun parte.
>>>
>>> Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
>>>
>>> *LibreZalantzak*: 6 erabat alde, adostasun 1
>>>
>>> *Software askea euskaraz*: 4 erabat alde, 3 adostasun
>>>
>>>
>>> Aldea ez da bizik haundia, partehartze exkaxa ikusita are
>>> gehiago, beraz bi izen hoien artean berriro baloratzea proposatu
>>> nun Matrix-Telegram txat gelan.
>>>
>>> Eztabaida "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan laburtuta] eta
>>> "Software askea euskaraz" [SAE mezu honetan laburtuta] izenen
>>> artean egon da. Txat gelako eztabaidatxo horretan galdetegian
>>> parte hartutako 8 pertsonetatik 6k eman genun iritzia, beraz
>>> e-posta zerrendara pasa det kontua.
>>>
>>> ___________________
>>>
>>> *Iritziak
>>> *
>>>
>>> /Porrumentzio, ni neu:/ LZ izenak ez du nahikoa definitzen
>>> taldearen izaera eta SAE egokiagoa iruditzen zait, izenak izana
>>> zehazten dulako ta aurkitzeko errexagoa izango dalako.
>>>
>>> /Zaloka: /SAE izenaren alde.
>>>
>>> /Enara:/ SAE izenaren alde.
>>>
>>> /Dabid: /LZ izenak ez du izana definitzen. Hobe SAE.
>>>
>>> /Etxondoko: /LZ izenak Librezale-rekin lotura erakusten du lehen
>>> zatiaz (LibreZal) eta zalantzak argitzeko tokia dela argitzen du
>>> bigarren zatiaz (Zalantzak). Ez du uste inork txatak bilatzen
>>> ditunik, beraz ez dio garrantzia ematen bilatzeko errextasunari;
>>> hau da, izenak izaerakin lotura eukitzeari. Izan ere, "erabilerak
>>> erakutsiko digu" zer den taldea, ez izenak. Hala ere, SAE izenak
>>> taldea zer den hobeto argitzen duela onartzen du.
>>>
>>> /Txopi: /SAE izena egokia(goa) iruditzen zaio baina "askea" hitz
>>> erabili ordez, "librea" erabiliko luke, horrela adostuta baitago
>>> Sofware-aren kasuan. Hau ere Dabidek aipatu zuen lehenago.
>>>
>>>
>>> /Ohio (txat gelan): /Azken hitz-aldaketa honekin ez dago ados eta
>>> euskal jatorrizko hitza hobestea nahiago du.
>>>
>>> --------------------------
>>>
>>> Ikusita iritzi ezberdinak daudela, "Software librea euskaraz
>>> (Librezale)" izena proposatu dute txat gelan, Librezalerekin
>>> lotura edukitzeko eta "librea" hitza erabiltzearren.
>>>
>>> --------------------------
>>>
>>> Zein iritzi dezute besteek?
>>>
>>>
>>> Helburua bilaketa erraztea bada, agian zuzenagoa litzateke bien
>>> arteko erdibideko bat ipintzea.
>>>
>>> + SoftwareLibre(Aske)Zalantzak
>>>
>>> (Libre edo Aske bietako bat bakarrik)
>>>
>>> Izenak berak erakusten du Euskaraz gidatzen dela.
>>>
>>> "Software askea euskaraz" izena oso generikoa da eta Librezale
>>> talde/gela hau ere horretan sartzen da.
>>>
>>> Gela/talde berria sortzearen helburua da erabileraren inguruko
>>> zalantzak azaldu/argitzea.
>>>
>>> 💠Nere 5 xentimokoa
>>>
>>> xalba
>>>
>>>
>>> ________________
>>>
>>> Estekak:
>>>
>>> [1] 2020/07/11 <https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada>
>>>
>>> [2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
+1
--
Sent using Dekko from my Ubuntu device
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago