[Librezale] Software librearen inguruko gelaren izena, bigarren eztabaida

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
As, Abu 11, 12:26:55, CEST 2020


Nik honako hau proposatzen det, Xalba ta Dabiden aurreko 
proposamenetatik abiatuta:

Software Libre Zalantzak

Deskribapenean: Librezaleko software librearen inguruko zalantzak, 
eztabaidak eta abar emateko tokia, euskaraz.


1) Izena hitz ezberdinez osatuta egotearren eta ez bakar ta luze batez

2) Izena gehiegi ez luzatzearren

3) Deskribapenean azalpena jarri ta Librezaleko parte dala esanda


Oraindik ere "euskara" izenean jartzea interesgarria iruditzen zait, nik 
neuk bilatu izan ditut ta txat-gela edota foruak euskeraz izateatik 
soilik, interneten "euskara" edo "euskaraz" bilatuta.


20/8/11 12:14(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
>
> Aupa!
>
> Ez dakit ez ote naizen egongo gaia oraindik gehiago korapilatzen, 
> baina (agian) afera askatu dezakeen izen hau proposatzen dizuet 
> (inkestan bozka gehien jaso duten duten bi izenen lotura besterik ez da):
>
>     LibreZalantzak: Software librea euskaraz
>
> Gainera, orain ohartu naiz, kontutan hartu Librezalerekiko lotura 
> taldearen deskribapenean egon daitekeela bai Telegram zein Matrixen.
>
> Erdibideak... akaso.
>
> Ondo izan!
>
> 20/8/11 12:06(e)an, ixalba igorleak idatzi zuen:
>>
>>
>> Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net 
>> <mailto:porrumentzio a bildua riseup.net>> igorleak hau idatzi zuen (Asr, abu 
>> 11, 2020 11:47):
>>
>>     Egunon!
>>
>>     Haria galdu dutenentzat, azken asanbladan [1] erabaki genun
>>     software librearen inguruko txat gela bat sortzea, hainbat
>>     arrazoi zirela medio. Horretarako izen bat adostu nahi genun ta
>>     galdetegi bat osatu genun [2]. E-posta zerrendatik ta
>>     Matrix-Telegram txat gelara bidali nun galdetegia ta partaide
>>     guztitatik, 200 bat behintzat, 8k bakarrik hartu genun parte.
>>
>>     Emaitzak hurrengo hauek izan zian:
>>
>>     *LibreZalantzak*: 6 erabat alde, adostasun 1
>>
>>     *Software askea euskaraz*: 4 erabat alde, 3 adostasun
>>
>>
>>     Aldea ez da bizik haundia, partehartze exkaxa ikusita are
>>     gehiago, beraz bi izen hoien artean berriro baloratzea proposatu
>>     nun Matrix-Telegram txat gelan.
>>
>>     Eztabaida "LibreZalantzak" [LZ mezu honetan laburtuta] eta
>>     "Software askea euskaraz" [SAE mezu honetan laburtuta] izenen
>>     artean egon da. Txat gelako eztabaidatxo horretan galdetegian
>>     parte hartutako 8 pertsonetatik 6k eman genun iritzia, beraz
>>     e-posta zerrendara pasa det kontua.
>>
>>     ___________________
>>
>>     *Iritziak
>>     *
>>
>>     /Porrumentzio, ni neu:/ LZ izenak ez du nahikoa definitzen
>>     taldearen izaera eta SAE egokiagoa iruditzen zait, izenak izana
>>     zehazten dulako ta aurkitzeko errexagoa izango dalako.
>>
>>     /Zaloka: /SAE izenaren alde.
>>
>>     /Enara:/ SAE izenaren alde.
>>
>>     /Dabid: /LZ izenak ez du izana definitzen. Hobe SAE.
>>
>>     /Etxondoko: /LZ izenak Librezale-rekin lotura erakusten du lehen
>>     zatiaz (LibreZal) eta zalantzak argitzeko tokia dela argitzen du
>>     bigarren zatiaz (Zalantzak). Ez du uste inork txatak bilatzen
>>     ditunik, beraz ez dio garrantzia ematen bilatzeko errextasunari;
>>     hau da, izenak izaerakin lotura eukitzeari. Izan ere, "erabilerak
>>     erakutsiko digu" zer den taldea, ez izenak. Hala ere, SAE izenak
>>     taldea zer den hobeto argitzen duela onartzen du.
>>
>>     /Txopi: /SAE izena egokia(goa) iruditzen zaio baina "askea" hitz
>>     erabili ordez, "librea" erabiliko luke, horrela adostuta baitago
>>     Sofware-aren kasuan. Hau ere Dabidek aipatu zuen lehenago.
>>
>>
>>     /Ohio (txat gelan): /Azken hitz-aldaketa honekin ez dago ados eta
>>     euskal jatorrizko hitza hobestea nahiago du.
>>
>>     --------------------------
>>
>>     Ikusita iritzi ezberdinak daudela, "Software librea euskaraz
>>     (Librezale)" izena proposatu dute txat gelan, Librezalerekin
>>     lotura edukitzeko eta "librea" hitza erabiltzearren.
>>
>>     --------------------------
>>
>>     Zein iritzi dezute besteek?
>>
>>
>> Helburua bilaketa erraztea bada, agian zuzenagoa litzateke bien 
>> arteko erdibideko bat ipintzea.
>>
>> + SoftwareLibre(Aske)Zalantzak
>>
>> (Libre edo Aske bietako bat bakarrik)
>>
>> Izenak berak erakusten du Euskaraz gidatzen dela.
>>
>> "Software askea euskaraz" izena oso generikoa da eta Librezale 
>> talde/gela hau ere horretan sartzen da.
>>
>> Gela/talde berria sortzearen helburua da erabileraren inguruko 
>> zalantzak azaldu/argitzea.
>>
>> 💭 Nere 5 xentimokoa
>>
>> xalba
>>
>>
>>     ________________
>>
>>     Estekak:
>>
>>     [1] 2020/07/11 <https://librezale.eus/wiki/2020-07-11_asanblada>
>>
>>     [2] https://framadate.org/YARCrtenKdaTafHS
>>
>>     _______________________________________________
>>     Librezale mailing list
>>     Librezale a bildua librezale.eus
>>     https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200811/fa7ef1c8/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago